Jristos Sartzetakis

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jristos Sartzetakis
Christos Sartzetakis (1989) cropped.jpg
Coat of arms of Greece (military).svg
Greziako presidente

1985eko martxoaren 29a - 1990eko maiatzaren 5a
Konstantinos Karamanlis - Konstantinos Karamanlis
Bizitza
JaiotzaNeapoli (en) Itzuli1929ko apirilaren 6a (92 urte)
Herrialdea Grezia
Hezkuntza
HeziketaAristotle University of Thessaloniki (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera modernoa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua eta epailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoahautagai independente
sartzetakis.gr

Jristos Sartzetakis (grezieraz: Χρήστος Σαρτζετάκης) (Tesalonika, 1929ko apirilaren 6a) Greziako presidentea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1950ean zuzenbide ikasketak amaitu zituen Tesalonikako Unibertsitatean eta abokatu lanetan aritu zen. 1956an epaile izendatu zuten.

Herri-salataria izan zen Grigoris Lambrakis diputatu ezkertiarraren hilketaren kasuan. Hilketa Tesalonikan egin zuten 1963ko maiatzaren 22an eskuin muturreko muturrekoek. Inplikatutako polizien kondena lortu zuen. Vassilis Vassilikos idazleak istoria kontatu zuen Z eleberrian eta Costa-Gavrasek 1969an filmatu zuen.

1968an Greziako diktadura militarrak kargutik kendu zuen. Torturatu eta espetxeratu egin zuten urtebetez. 1974an birgaitu zuten eta 1982an Kasazio Auzitegiko kide izendatu zuten.

1985ean Greziako Hirugarren Errepublikako laugarren presidente izendatu zuten.