Juan Antonio Ansaldo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Antonio Ansaldo
Bizitza
Jaiotza Aretxabaleta1901eko ekainaren 24a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donibane Lohizune1958ko apirilaren 20a (56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak hegazkinlaria eta gudaria
Enplegatzailea(k) Espainiako Aire Armada
Kidetza Acción Española Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Espainiako Gerra Zibila
Rifeko gerra

Juan Antonio Ansaldo Vejarano (Aretxabaleta, 1901eko ekainaren 24a - Donibane Lohizune, 1958ko apirilaren 20a) gipuzkoar aristokrata eta militarra izan zen, Espainiako Armadako hegazkinlaria izandakoa.[1]

Aita Francisco Ansaldo izan zuen, Elisabet II.aren garaian Gipuzkoako Ahaldun Nagusia izandakoa. Armadan sartua, Rifeko Gerran riftarren 2 hegazkin suntsitu zuen.[2]

Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zenean, Armada utzi zuen erregezale sutsua zelako. Sanjurjadan parte hartu zuen eta baita Falange Españolaren sorreran ere.[3] Gerra Zibilean Sanjurjo hil zeneko istripuan hegazkinlaria izan zen eta, gero, matxinoen alde aritu zen.

Gerra ondoren, Francisco Francoren aurkako azpijokoetan egoteagatik erbesteratu zen eta 1951n bere memoriak Ekin argitaletxean argitaratu zituzten. Estorileko erregezaleekin egon zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Juan Antonio Ansaldo: ¿Para qué? De alfonso XIII a Juan III. Buenos Aires: Ekin argitaletxea, 1951. 563 or.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.