Juan Antonio Frade

Wikipedia, Entziklopedia askea

Juan Antonio Frade Prieto (izengoitia: K-Toño ; Bilbo, 1914 - Ib., 1992) bizkaitar margolari, karikaturagile eta kazetaria izan zen.

Bilboko Arte Ederretako Eskolan egin zituen Pintura ikasketak. Madrilen 1957. urtean egin zen Nazioarteko Arte Ederretako Erakusketan parte hartu zuen Otoño izeneko obrarekin. Fraderen lan nagusiak Bilboko ikuspegiak dira, eta Euskal Herriko ohiturei buruzkoak. Euskal Herriko, Estatu Batuetako, Alemaniako, Mexikoko, Argentinako, Kubako, Venezuelako eta Txileko zenbait bildumatan jasota dago bere lana.

Erreferentziak