Juan Antonio Vallejo-Nágera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Antonio Vallejo-Nágera

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Antonio Vallejo-Nágera Botas
JaiotzaOviedo1926ko azaroaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1990eko martxoaren 13a (63 urte)
Heriotza modua: pankreako minbizia
Familia
AitaAntonio Vallejo-Nájera
AmaMaría Dolores Botas Rodríguez
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, psikiatra eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Complutense Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Nacional de Medicina de España (en) Itzuli

Juan Antonio Vallejo-Nágera Botas (Oviedo, 1926ko azaroaren 14a - Madril, 1990eko martxoaren 13a) espainiar idazle eta sendagilea izan zen. Madrilen egin zituen medikuntza-ikasketak. 1956an Medikuntzako Sari Nazionala eman zioten, eta urtebete geroago, Madrileko Unibertsitate Zentraleko medikuntza fakultateko psikiatria katedrako irakasle laguntzaile zen. Haren aita zen katedraren jabe, eta hura hil zenean, 1959an, berak hartu zuen aitaren lekua. Leganesko Psikiatria Erietxeko zuzendari, Toledoko Arte Ederretako eta Zientzia Historikoko Akademiako kide eta, 1981etik aurrera, El Salvadorreko Unibertsitateko ohorezko irakasle izan zen, besteak beste. Sendagile-lanaz gainera, pintura eta literatura landu zituen. Jakintza eta denbora-pasa uztartzen zituzten liburuak idatzi zituen batez ere: Locos egregios (1977, Zoro ospetsuak); Mishima o el placer de morir (1978, Mishima edo hiltzeko plazerra); Yo, el rey (1985, Ni, errege, Planeta sariaren irabazlea), etab. Hil baino pixka bat lehenago bere autobiografia argitaratu zuen, bere lagun José Luis Olaizolarekin batera idatzia, La puerta de la Esperantza (Itxaropenerako atea) titulupean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]