Juan Antonio Zunzunegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Antonio Zuntzunegiren bustoa, Portugaleten.

Juan Antonio Zunzunegi Loredo (Portugalete, Bizkaia, 1901eko abenduaren 21 - Madril, Espainia, 1982ko maiatzaren 31) gaztelaniazko idazle bizkaitarra izan zen.

XX. mendearen hasierako Portugaleteko eta Bilboko gizartearen kronista izan zen.

Biografia

Deustuko, Valladolideko eta Salamancako unibertsitateetan ikasi zuen eta, azkenean, Madrilen bukatu zituen Zuzenbideko ikasketak.

Eleberria eta kontakizun laburra landu zituen, betiere teknika errealistaz, hizkera zuzen eta apaingarririk gabeaz. 1926-50 urteetan argitaratu zituen eleberriek garai hartako Bilboko bizimodua dute gaitzat: Chiripi (1931), El chiplinchandle (1940), gizartearen ustelkeria kritikatzen dutenak; Ay estos hijos (1943, Ai, umeok), Bilboko familia bizimoduaz; La quiebra (1947, Porrota), bilbotar bankariei buruzkoa.

Geroko obrek Madril dute gertalekutzat. Horietakoa da La vida como es (1954, Bizitza, den bezalaxe), askorentzat Zuntzunegiren liburu hoberena; Madrilgo behe-mailako jendearen bizimodua du kontagai, sarritan argota erabiliz.

1960an, Real Academia Españolan Pio Barojak utzitako lekua bete zuen.

Portugaleteko La Florida auzoko institutuak haren izena du.

Sariak

Obra

  • Vida y paisaje de Bilbao (1926)
  • Chiripi (1931)
  • Tres en una, o la dichosa honra (1935)
  • El Chipichande (1940)
  • ¡Ay...éstos hijos! (1943)
  • El barco de la muerte (1945)
  • La quiebra (1947)
  • La úlcera (1949)
  • Las ratas del barco (1950)
  • El supremo bien (1951)
  • Esta oscura desbandada (1952)
  • La vida como es (1954)
  • El hijo hecho a contrata (1956)
  • Una mujer sobre la tierra (1959)
  • El camión justiciero
  • El camino alegre
  • Todo queda en casa (1965)
  • Un hombre entre dos mujeres (1966)
  • La frontera delgada (1968)
  • Una rica hembra (1970).
  • Cuentos y patrañas de mi ría
  • El hombre que iba para estatua

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Antonio Zunzunegi Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak