Edukira joan

Juan Arcocha

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Arcocha

Bizitza
JaiotzaSantiago1927ko azaroaren 7a
Herrialdea Kuba
HeriotzaParis2010eko maiatzaren 7a (82 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea eta diplomazialaria

Juan Arcocha (Santiago, Kuba, 1927ko azaroaren 7a - Paris, 2010eko maiatzaren 7a) Kubako intelektual ospetsua izan zen. Abokatua, idazlea, kazetaria, itzultzailea eta interpretea. Eleberri ugari idatzi zituen, hainbat hizkuntzatara itzuli direnak.

Santiago hirian jaio zen 1927ko azaroaren 7an.

Zuzenbide ikasketak egin zituen, abokatu bezala sekula aritu ez zen arren. Ondoren kazetaritza eta hizkuntzak ikasi zituen, eta, beraz, Fulgencio Batistaren diktadura erori ondoren, Moskuko korrespontsal izendatu zuten "Revolución" egunkari kubatarrean, eta, ondoren, Parisko Kubako enbaxadako prentsa-agregatu.

1960ko otsailaren 20tik martxoaren 15era Jean Paul Sartre eta Simone de Beauvoir intelektual frantsesen interpretea izan zen, biek Kubara egindako lehen bisita zela eta.

"La Habana 1952-1961. El final de un mundo, el principio de una ilusión" memoria kolektiboen liburuak, Jacobo Machover jatorri hebrear-poloniarreko idazle kubatarrak koordinatuak, 1960an intelektual frantsesek Kubara egindako bidaia horri buruzko kapitulu bat jasotzen du, non Juan Arcochak adierazten duen Jean Paul Sartrek Habanara egindako bidaiak iraultza alai baten irudia zabaldu zuela munduan zehar, nahiz eta Sartre ez zela konturatu kubatarrak zirela dantza egiten zutenak eta ez iraultza.

Moskun Serguéi Nikoláievitx Kólosov zinemagile sobietarraren aholkularia izan zen 1962an "La Novela Cubana" filma egiteko.

SESBen egon zen bitartean, Zoia Barash jatorri juduko ikertzaile eta itzultzaile ukrainarrarekin ezkondu zen, eta Kubara joan ziren bizitzera. Ezkontzak hilabete batzuk baino ez zuen iraun.

1962an bertan argitaratu zen Kuban "Los muertos andan solos" eleberria, publikoaren harrera ona izan zuena. Eleberri ospetsua da, Kubako literaturan ezarritako araudien kontrakoa. Eleberri honetan "hitz itsusien" erabilerak eta abusuak haserrea eragin zuen, eta, ordutik, isilarazia izan zen, eta sekula gehiago ez zen argitaratu bere idazlan bat.

1963 eta 1964 urteetan frantsesezko eskolak eman zituen "Raúl Cepero Bonilla" Preuniversitario Especial Institutuan, Habanako La Víbora auzoan.

Etsipena sentitu zuen iraultzak hartu zuen norabideagatik, bere gainean berrogeialdi moduko bat ezarriz, eta 1966an Kuba utzi eta Parisen kokatu zen. "Padilla auzia" delakoaren ondorioz izan zen, eta lagunari elkartasuna adierazteko, Kubako erregimenarekin behin betiko hautsi zuen 1971n.

Europan, poliglota zenez, itzultzaile eta interprete gisa lan egin zuen urte askoan nazioarteko hainbat erakunderen konferentziatan, besteak beste, NBEn, UNESCOn eta FAOn.

Arcocha 2010eko maiatzaren 7an hil zen Parisen. Arrakasta handiko literatur lan zabal eta gutxi ezagutua utzi zuen, hainbat hizkuntzatara itzulia.

Miamiko Unibertsitateko herentzia kubatarraren bildumak (Cuban Heritage Collection) Juan Arcocharen dokumentu bilduma bat du.

Argitaratutako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Los muertos andan solos – Ediciones R, 1962 (Egilearen bizitzan Kuban argitaratutako liburu bakarra)
  • A candle in the wind – L. Stuart , 1.967.
  • Por cuenta propia – Plaza & Janés, 1970.
  • La bala perdida – Plaza & Janés, 1973.
  • Fidel Castro en rompecabezas – Ed. ERRE, 1973.
  • Operación viceversa – Ed. ERRE, 1976.
  • Tatiana y los hombres abundantes – Argos Vergara, 1982. (Verbum, 2007)
  • La conversación – Linden Lane Press, 1983.
  • Tatiana et les hommes abondants. Broché, 2004
  • El tiburón vegetariano – Editorial Verbum, S.L., 2010.
  • Los baños de canela – Ediciones Universal 1988. (Letras Cubanas, 2010. Egilea hil ondoren Kuban argitaratua)

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]