Juan Barroeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Barroeta

Bizitza
JaiotzaBilbo1835eko urriaren 10a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1906ko apirilaren 10a (70 urte)
Hezkuntza
HeziketaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Federico Madrazo
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Genero artistikoaerretratua

Juan Barroeta Angisolea (Bilbo, 1835eko urriaren 10a - ibidem., 1906ko apirilaren 10a) euskal herritar margolaria izan zen[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitarekin hasi ondoren, oso gaztea zela Madrilera joan zen ikastera[2]. Hamabost urte zituela Madrila joan zen, bertako San Fernandoko Arte Ederretako Eskolan ikastera. 1856. urtean hirugarren saria jaso zuen Espainiako Arte Ederretako Lehen Erakusketan, La Resurrección de Lázaro koadroaz; 1859tik aurrera Bilbon bizi izan zen. Garai hartako gustuak asetzen zituen pintorea, ikuskari eta erretratu historikoez gainera, aldizkarietarako apainketa-lanak eta opera-kartelak egin zituen Barroetak. Bilboko hirugarren setioan liberalen alde egin zuen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erretratuetan aditua, oso ospetsu bilakatu zen bere estilo perfekzionistari esker. Lan nagusiak hauek dira:

  • La despedida de Cayo Graco, 1859;
  • Chindasvinto y Leovigildo, Espainiako erregeei buruzko sail baterako prestatua, 1865;
  • Alegría de la República, Bilboko Udalak agindua, 1873;
  • Karlistadari buruzko lanak, 1874,
  • Alfontso XII.aren erretratua, 1875;
  • Egaña, Lertsundi eta Novia de Salcedoren erretratuak, Bizkaiko Diputazioak eskatuak, 1883; eta
  • Fidel de Sagarminagaren erretratua.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juan Barroeta Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.