Juan Bautista Berasategi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Bautista Berasategi
Juanba Berasategi.jpg
Ahotsa
Bizitza
Jaiotza Pasaia1951
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza 2017ko apirilaren 28a (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria
Lan nabarmenak Kalabaza tripontzia
Fernando Amezketarra (telesaila)
Lazkao Txiki (telesaila)
Txirrita (telesaila)
Ipar haizearen erronka
Ahmed, Alhambrako printzea
Alhambrako giltza
Jasotako sariak
IMDb nm0062524

Juan Bautista Berasategi Luzuriaga (Pasai Donibane, Pasaia, Gipuzkoa, 1951 - 2017ko apirilaren 28a) gipuzkoar zinema-zuzendaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marrazki bizidunak landu zituen batez ere, eta alor horretan aitzindaria izan zen Euskal Herrian. La estrella de oriente - Ekialdeko izarra (1977), animazioko lehen euskal filma izan zenarekin egin zuen debuta. Ondoren Fernando amezketarra segin zuen (1979), Ikuska sailean parte hartu zuen (Ikuska 6: Euskara galdutako Nafarroa, 1980; Nafarroan euskarak duen egoerari buruzkoa), eta Kukubiltxo (1983). 1985ean egin zuen Kalabaza tripontzia, marrazki bizidunetako lehen film luzea Euskal Herriko zinemagintzan, euskal elezaharretan oinarrituriko lan bikaina. 1991n aurkeztu zuen bigarrena, Balearenak. Geroago bigarren film horren plagio izan zen Ipar haizearen erronka filmak Goya Saria jaso zuen, eta azkenean Berasategi ere jarri behar izan zuten filmeko zuzendari gisa.[1]

Berasategiren beste lan batzuk dira hauek: Astakiloen abenturak eta kalenturak (1987) Luis Goyarekin Bernardo Atxagaren gidoiarekin eta Juan Karlos Perezen musikarekin, Sorkunde (1992), Sport man (1992), Fernando Amezketarra saila (1995), Ahmed Alhambrako printzea (1997), Lazkao Txiki saila (1998-1999), Txirrita saila (1999-2000), Alhambrako giltza (2003), Pailazokeriak (2005), Barriola, San Adriango azeria (2008), Simplemente (2009), Tormesko itsumutila (2012) eta Nur eta herensugearen tenplua (2017).[2][3]

Produktore-lanak ere egin zituen, eta hainbat kargu izan zituen, besteak beste, Euskal Ekoizleen Elkarte Independentearen presidente izan zen (1991-1992, 1994-1996 eta 1997). Berasategiren lan askok sari garrantzitsuak jaso dituzte.

Telebistarako nahiz zinemarako publizitate lan ugari egin zituen. Ikus-entzunezkoen egile eskubide profesionalen esparruan murgildu zen, babes entitateen sustatzaile eta sortzaile gisa.[4] Era berean, ikus-entzunezko sortzaile eta ekoizleen elkarte profesionalen bultzatzaile izan zen.[5][6]

Marrazkilari eta ilustratzaile lan asko egin zituen, aldizkarietan eta liburuetan; besteak beste, 1979-1983 bitartean argitaratutako Oh! Euzkadi aldizkarian,[7] Ramon Saizarbitoriaren eta Koldo Izagirreren gidaritzapean. Ilustrazio lana xede sozial edo politiko jakinen zerbitzura ere jarri zuen batzuetan, trantsizio politikoaren urtetan, besteak beste Urrestilla herri bihurtzeko ahaleginaren alde.[8] Euskal poesia haurrentzat ilustrazio bidez era berritzaile batean aurkeztu zuen, Koldo Izagirrerekin batera, Ilargiak baleki bilduman.[9]

Liburuen ilustratzaile gisa, 1970eko hamarkadan Donostian argitaratutako Ustela bildumaren[10] bi libururen ilustrazioak egin zituen (Koldo Izagirreren Oinaze zaharrera eta Joxe Austin Arrietaren Termitosti). Geroago, 2001etik aurrera, EHUko ILCLI logika institutuak 2001az geroztik argitaratzen duen Gogoa aldizkariko ilustrazioak egin zituen.[11]

Anton Abbadia saria jaso zuen 2006an, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.[12]

Donostian kokatutako Lotura Films SA zinemagintza etxearen zuzendari izan zen lanbidez.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuzendari moduan film hauetan aritu zen:[13][14]

Editore moduan:

Ekoizle moduan:

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1979: Ohorezko aipamena Donostiako Zinemaldian. (Fernando Amezketarra)[14]
  • 1979: Bilboko ZiEuskal Zinemaren Sari Nagusia Bilboko Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldian. (Fernando Amezketarra)
  • 1983: Bilboko ZiEuskal Zinemaren Sari Nagusia Bilboko Dokumental eta Laburmetraia Nazioarteko Zinemaldian. (Kukubiltxo)
  • 1993: Houstoneko Nazioarteko Film eta Bideo Jaialdian urrezko domina. (Ipar haizearen erronka)
  • 1993: Lehen saria Salamancako Espainiar Zinemako Astean. (Ipar haizearen erronka)
  • 1994: Zilarrezko karabela Itsasoko Zinemagintzaren Nazioarteko XXIII. Astean. (Ipar haizearen erronka)
  • 1994: Marrazki bizidunetako film onenaren Goya Saria. (Ipar haizearen erronka)
  • 1998: Nominazioa Goya sarietan 1998an.[15] (Ahmed, Alhambrako printzea / Ahmed, el príncipe de La Alhambra)
  • 2000: Marrazki bizidunetako film onenaren Goya Saria. (Karramarro Uhartea)
  • 2003: Nominazioa Goya sarietan 2003an.[15] (Alhambrako giltza / El embrujo del sur)
  • 2006: Anton Abadia saria, Gipuzkoako Foru Aldundiak emana.[16]
  • 2013: Zinemira saria, Donostiako Zinemaldian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b   Auñamendi Eusko Entziklopedia, Juan Bautista Berasategi Luzuriaga, http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee13672  .
  2. Sasi guztien azpitik, sasi guztien gainetik, Gorka Erostarbe, Berria, Berasategiren heriotzean (2017-04-29)
  3.   EiTB, Juanba Berasategik Zinemira saria jaso du, http://www.eitb.eus/eu/kultura/zinema/zinemaldia/osoa/1472432/zinemaldia-2013--juanba-berasategik-zinemira-saria-jaso-du/. Noiz kontsultatua: 2017-04-30  .
  4.   Sociedad de Servicios para los Productos Audiovisuales, http://www.egeda.es/. Noiz kontsultatua: 2017-04-28 .
  5.   Association Internationale du Film d'Animation, http://www.asifa.net/. Noiz kontsultatua: 2017-04-28 .
  6.   Ibaia, Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkartea, http://www.ibaia.org/. Noiz kontsultatua: 2017-04-28 .
  7.   Oh! Euzkadi, http://andima.armiarma.eus/euzk/aurki.htm. Noiz kontsultatua: 2017-04-28 .
  8.   Gau luzeeneko jaiak, http://uztarria.eus/herri_aldizkaria/2000/08/Jaiak/Urrestilla. Noiz kontsultatua: 2017-04-28 .
  9.   Ilargiak baleki, http://www.hotsak.com/liburuak/paper-hotsak/ilargiak-baleki. Noiz kontsultatua: 2017-04-28 .
  10.   Ustela saila, http://armiarma.eus/ustela/. Noiz kontsultatua: 2017-04-28 .
  11.   Gogoa, http://www.ehu.eus/ojs/index.php/Gogoa/index. Noiz kontsultatua: 2017-04-28 .
  12.   Anton Abbadia saria 2006, http://www.gipuzkoaeuskara.eus/eu/juanba-berasategi-2006. Noiz kontsultatua: 2017-04-28 .
  13.   Juan Bautista Berasategi IMDB datu-basean, http://www.imdb.com/name/nm0062524/. Noiz kontsultatua: 2017-04-30  .
  14. a b   Juan Bautista Berasategi (Euskal Filmoteka), http://www.filmotecavasca.com/eu/juan-bautista-berasategi-luzuriaga. Noiz kontsultatua: 2017-04-30  .
  15. a b (Gaztelaniaz)  Anexo:Premio Goya a la mejor película de animación, 2017-04-30, https://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Anexo:Premio_Goya_a_la_mejor_pel%C3%ADcula_de_animaci%C3%B3n&oldid=98777014. Noiz kontsultatua: 2017-04-30  .
  16.   Juanba Berasategi - 2006 - GipuzkoaEuskara, http://www.gipuzkoaeuskara.eus/eu/juanba-berasategi-2006. Noiz kontsultatua: 2017-04-30  .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]