Edukira joan

Juan Bautista Busca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Seguruenik 1890ean egindako argazkia, Juan Bautista Busca Pretto, behean eskuinean, Josefa Antonia de Sagastizabal eta seme-alabekin: José, Laureano, Juan Ignacio, Juana, Elías eta Antonino.

Juan Bautista Busca Pretto (Cesnola, Italia, seguruenik 1839-05-23 - Zumarraga, Gipuzkoa, 1902). Euskal Herrian akordeoia jo zuen lehen pertsona ezaguntzat hartzen da.

Cesnolan piamontera hitz egiten da, italieraren eta frantsesaren eragina duen hizkuntza. Bataiatzean Jean Baptiste izena jarri zioten. Zumarragara 1859an iritsi zenean espainieraz itzuli zuen bere izena.

1859 - Ferrokarrileko langileen etorrera Zumarragara

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1859 urtean hastean, Norteko Ferrokarrilaren burdinazko bidea zabaltzeko lanekin, Zumarragara iritsi ziren, eskulanerako, klase sozial eta jatorri desberdineko jendea. Jose Agustin Egaña jaunak orduan, Sarasua etxe historiko eta erdi abandonatuan, ehun katre inprobisatu zituen, burdinazko bide berriko langileek bertan lo egin eta atseden har zezaten; egunero, trukean 100 errealeko diru-sarrera egiten zuen. Iritsi ziren frantziarren artean Carlos Lemaire ingeniaria dago, Oraa baserriko esne-saltzailearekin maiteminduko zena. Geroan bere emaztea Juana de Aizpuru, aberats izanagatik, ez zen Zumarraga ahaztuko eta "Fundación Carlos Lemaire" bitartez ongile handia bihurtuko da, Zumarragako 18 eta 40 urteko umezurtzak lagunduz.

Lanera etorritako italiarren artean, Juan Bautista Busca Pretto (1839-1902) izeneko piamontetar bat ere bada, oso pertsonaia argia, langile handia eta lanbidez harakina, eta afizioz ere musikaria: Euskal Herrira iritsitako lehendabiziko akordeoi diatonikoetako bat berak ekarri zuen. Trenbideko langileek Olabarreneko tunela zulatzen ari zirenean, Juan Bautistak Zumarragako Josefa Antonia Sagastizabal neska baserritarra ezagutu zuen, egunero baserritik herrira jaisten zena. Italiarra neskaz maitemindu zen, gorteatu, elkarrekin maitemindu azkenik eta ezkontzea erabaki zuten. Familia eskandalizatu bazen ere, ez zuten nahi-eta alaba atzerritar batekin ezkontzea, 1862an ezkondu zen italiarrarekin Zegamako elizan. Zegamara joana zen Busca langile zen enpresa. Handik gutxira, Otsaurten, ardoa, haragia eta abar saltzeko kantina bat ireki zuen bikoteak Txanberonea edo Osina Berri izenekoa, Oazurtzako tunela, Tunelaundiren hegoaldeko ahoaren 500 bat metrora kokatua, eta mota guztietako jeneroak eskaini Aizkorri mendilerroko tunel luzea zulatzen ziharduten langileen mundura. Trenbidearen linea amaituta, Busca Sagastizabal senar-emazteek taberna bat jarri zuten Zumarragako Kalebarren auzoan. [1]

1864- Burdinbidea amaituta Zumarragako Kalebarrenera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1864an trenbideko lanak amaituta, Busca Sagastizabal senar-emazteek taberna bat ireki zuten Zumarragako Kalebarrenen eta Santa Kruz apaiza sarritan etorriko da bisitan. Zubiaurreko zubia gurutzatzen duen bakoitzean, Busca italiarraren tabernan geldialdia egingo du. Hemen bera eta bere eskolta beltza jaten zuten, ogi asko eta ardo pixka bat. Italiarrak bere kantina egoera neutral bihurtu ohi zuen: liberalak hurbiltzen zirenean, bandera liberala jartzen zuen, eta karlistak, agertzen zenean, zatikia sartzen zen.

Urte haietan hasitako Zumarragako zabalgune berrian. José Agustín de Egañak lau solairuko etxe berri bat eraiki zuen Kale Berrian –gero Soraluze izenekoan–. Handik gutxira saldu egin zuen eta Busca Sagastizabal senar-emazteak haren jabe egin ziren. Senar-emazteek zazpi seme-alaba izan zituzten Zumarragan 1866 eta 1879 artean: Jose, Juan Ignacio, Elias, Felipa, Juana, Antonino eta Laureano. Familiako bazkalondoak ospetsuak zirela esaten da, non seme bakoitzak instrumentu bat jotzen zuen: horrela, Juan Bautistak akordeoia joko zuen; Josek, klarinetea; Juan Ignaciok, pianoa.[2]

1884- Juan Bautista Busca zurgin

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zumarragako Soraluze kaleko 1. zenbakiko dendan aurkitzen dira Juan Bautista Busca Pretok 1884an, bertan bizi izan zenean egindako bi zutabe eder. Edenaren alegoria dira, sugea, familiaren babesa, arriskua,... irudikatuak dira bi zutabe ederrotan. Julita Aranak izan zuen bertan jostailu denda urte askoz, eta hark zutabeak babestu zituen, barruan zuten guztiz estaliz. Egungo jabeak erosi zuen lokala ostera. Harridura handia izan zuen, estalita aurkitu zituen zutabeak lehendabizi ikusi zituenean. Busca arotz abila zen, makilak ere taillatzen omen zituen eta egurra sarri lantzen zuen. Gizon berezia zen garai haietarako: urrezko belarritako bat zeraman bere belarrietako batean. 1902an, Soraluze kaleko bere etxean, hil zen.

1895 - Musikaren garrantzia Busca-Sagastizabal familian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busca familiak Soraluze kalean zuen etxean, senar-emazteek familia handia hazten ikusi zuten, eta seme-alaba guztiek musika-tresna bat jotzea lortu; herriko ikuskizun handia zen sei seme-alabek bazkalostean obrak jotzen zituztenean: Juan Ignacio semea konpositorea izan zen, eta pianoa eta organoa jotzen ikasi zuen. Hamarkada batzuk geroago, Miguel de Legarra Panamako kontsulak zera esan zion José María Busca Isusiri: Legarrak sekula bere bizitzako otordurik onenak eta bazkalosterik atseginenak iragan zituela Buscatarren etxean.

Buscatarren etxeko atea

XX. mendeko hasiera- Zelai-Arizti ondoko Buscatarren etxea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Busca familiak XX. mendearen hasieran Zelai-Arizti ondoan Buscatarren etxea eraiki zen. Etxe berezia da, estua, Zelai Arizti pilotalekuaren kontra eraikitakoa, haren aurrean izan zuen zumezko altzari fabrika. 1900ean "Busca y Cía" zumezko altzari enpresa eraiki zuen Juan Bautista Buscak Itarte eta Azpiazu bazkideekin batera, egungo Iparragirre kaleko 5. zenbakian den orubean (hain zuzen jabeen etxearen aurrealdean, garai zaharretan industria-jabeek egiten zuten bezala).

Juan Bautista Buscaren eragina ondorengo belaunaldietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Bautista Buscari egozten zaio Zumarraga eta inguruko herrietan eskusoinuaren zabaltzea. Hala, akordeoiak segida izan du Urretxu eta Zumarragan Buscaren soinutxikiaren ondoren.

Zumarragako Trikitixaren sorrera 1920an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trikiti musika Euskal Herrian hasi zen hedatzen XIX. mendearen amaieran. 1889an lehenengo aipamen idatzia dugu, Urkiolako erromeria batekoa, akordeoi guztiz berri bati buruzkoa ("novísimo acordeón").

Zumarraga eta inguruetan Trikiti musika XX. mende hasieratik ezaguna da. Hala, 1920an Zumarragako Trikitixa jaio zen, Joxe Oria Irizarren eskutik. Zumarragar horrek panderoa eta erromeriak odolean zeramatzan: haren ama, Francisca Antonia Irizar ezkiotarra, pandero-jotzailea zen. Garai batean erromeriak panderoarekin bakarrik egiten ziren. Pandero-jotzaile haietako bat Joxe Oriaren ama izan zen. Ehun urte bete eta gero indarrean dagoen musika taldea dugu.

Gorka Hermosa, akordeoilari Buscari esker

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hala adierazi zuen 2024an Otamotz agerkarian Gorka Hermosak, bera zergatik den gaur egun akordeoilari:

« [...] Akordeoia iritsiera eta bere bilakaera oso istorio polita da. 1859an Jean Baptiste Busca italiarra Otzaurtera etorri zen, tunela egitera. Zegamako neska batekin maitemindu zen, ezkondu egin ziren eta Zumarragara etorri ziren bizitzera. Bazkalosteetan akordeoia jotzen zuen, bere bi semerekin: semeetako batek pianoa jotzen zuen eta besteak klarinetea. Pianoa jotzen zuen Ignacio Busca Sagastizabal zen. Klarinetea jotzen zuenak, berriz, Zumarragako banda sortu zuen. Joxe Oria Zumarragako bandako abanderatua izan zen. Ondoren, Zumarragako Trikitixa sortu zuen. Zumarragako Trikitixa aitzindaria izan zen trikitixa munduan eta gaur egunera arte iritsi da. Trikitixa Euskal Herriko soinu esanguratsuena da, besteak beste Zumarragako Trikitixari esker. Bestalde, Jesus Gonzalez Bastidak, Zumarragako banda zuzendu eta Zumarragako ereserkia konposatu zuen gizonak, akordeoia jotzen zuen. Aitzindaria izan zen akordeoia kontserbatorioko teknikekin irakasten. Hona Euskal Herri osoko akordeoilariak etortzen ziren, berarekin ikastera. Beraien artean, Enrike Zelaia. Maite Janeiro ere Bastidaren ikaslea izan zen. Zumarragako musika eskolako sortzaileetako bat izan zen. Bere ikasleetako bat Javi Ramos izan zen eta ni Javi Ramosen ikaslea izan nintzen. Duela gutxi, Berlineko filarmonikan jo dut. Hori dena, gure herrian sortu da. Oso historia polita da eta zumarragar eta euskal herritar askok ez dute ezagutzen. Liburuetan jasota dago, baina lehenengoz ikus-entzunezko batean jasoko dugu. »
  1. Busca, Alvaro. «Familia Busca informacion genealogica de la familia busca» alvarobusca.webcindario.com (kontsulta data: 2026-02-25).
  2. Hermosa, Gorka. (2020/01/13). Juan Bautista Busca: El primer acordeonista vasco. .

Hauspoa&Tunela film dokumentala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauspoa&Tunela euskal trikitixaren jatorriari buruzko dokumentala (2025ean ekoitzia), Gorka Hermosak eta Iñaki Pinedok zuzendutakoa da. Dokumental lanak kontatzen du nola 1859an, Madril-Paris trenbideko obrei esker, italiar langile batek, Juan Bautista Busca Prettok jotako akordeoi txiki bat iritsi zela Zumarragara, musika ezezagun horiek inguruko panderetera tradizionalen antzinako soinuarekin uztartzea ahalbidetu zuen hazia. 40 urte geroago Italiar hura bizi izan zen etxetik metro gutxira, 1920an, Euxebio tabernan, lehen trikitixa talde egonkor ezaguna sortu zen: Zumarragako Trikitixa, gaur egun ere jardunean jarraitzen duena, eta 1924an trikitixaren lehen diskoa grabatu zuena (Columbia Records argitaletxearekin). Dokumentalean, akordeoiak, Zumarragatik mundu osoko entzungelarik ospetsuenetara (Berlingo Filarmonikara, kasu) iristeko izan duen eboluzioa ere aztertzen da.

“Hauspoa&Tunela” filmak pertsonaia handien testigantzak jasotzen ditu: Fermin Muguruza, Bernardo Atxaga, Kepa Junkera, Joseba Tapia, Jon Maia, Toti Martinez de Lezea, Garikoitz Mendizabal, Jon Plazaola, Joseba Apaolaza, Antxiñe Mendizabal eta, nola ez,oraindik ere jardunean den Zumarragako Trikitixako kideena.[1]

  1. "Hauspoa&Tunela". .