Juan Benanzio Arakistain
Itxura
| Juan Benanzio Arakistain | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Deba, 1828 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Tolosa, 1906ko azaroaren 7a (77/78 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Valladolideko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | gaztelania euskara |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta jabetza-erregistratzailea |
| Mugimendua | erromantizismoa |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | Alderdi Moderatua Alderdi Liberal-Kontserbadorea |

Juan Benanzio Arakistain (Deba, Gipuzkoa, 1828 – Tolosa, Gipuzkoa, 1906ko azaroaren 7a) euskal idazlea izan zen. Euskal tradizio, ipuin eta elezaharrak bildu zituen. Zuzenbidea ikasi ondoren, kazetaritzan jardun zuen luzaroan, eta Azpeitia nahiz Tolosako jabetza-erregistratzailea izan zen. 38 urte zituela (1866), Tradiciones Vasco-Cántabras izeneko zortzi euskal ipuinen bilduma eman zuen argitara gaztelaniaz. 1882an El Baso-Jaun de Etumeta eleberri historikoa argitaratu zuen.
1886an, Lelo Kantzoa (Leloren Kantua) eman zuen euskaraz Euskal-Erria aldizkarian. Gaztelaniaz idatzi zituen obra erromantikoek guztiz harrera ona izan zuten bere garaian.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tradiciones Vasco-Cántabras (1866).
- El Baso-Jaun de Etumeta. Novela histórica vascongada (1882).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arrizabalaga Loizaga, Vicente (2007): El leyendista debarra Juan Venancio de Araquistain en el contexto socio-literario vasco del siglo XIX, Debako Kultur Elkartea. ISBN 8461211863
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alostorrea
- Hiru olatuak
- Irarrazabalgo hormarteratua
- Orain bi milla urte
- Vicente Arana
- Jose Maria Goizueta
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Juan Benanzio Arakistain literaturaren zubitegian
- "El ilustre desconocido", El Correo (2008-01-06).
- "Kondairak", Debako Udala.
| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
