Juan Carlos Alduntzin

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13sa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:10, 6 maiatza 2015

Juan Carlos Alduntzin Juanena (Donostia, 1962 - ) Pasaiako politikari ohi abertzalea da, ogibidez irakaslea. 1991tik 1999ra bitarte Herri Batasunako zinegotzi izan zen Pasaian eta herri horretako alkate 1999 eta 2003 artean.

2011n Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Lurralde Antolaketako arduradun izendatu zuten[1][2]. 2012ko uztailean kargutik kendu zuten, oposizioaren mozio baten ondorioz. Iñaki Errazkinek ordezkatu zuen. 2013ko maiatzaren 28an politika utziko zuela adierazi. zuen.[3]

Erreferentziak

  1. Gipuzkoa, primera Diputación paritaria y euskaldun. Gara 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
  2. Garitano presenta hoy un gobierno experimentado en la gestión municipal. Diario de Noticias de Gipuzkoa 2011-7-1 (Noiz kontsultatua: 2011-7-1).
  3. Juan Carlos Alduntzinek politika utzi du. eitb 2013-5-27 (Noiz kontsultatua: 2013-5-28).