Juan Carlos de Diego

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Carlos de Diego
Bizitza
JaiotzaBurgos1966ko abuztuaren 7a (57 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Deportivo Toledo /
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
Izengoitia(k)Txutxi

Juan Carlos de Diego Rica (Burgos, 1966ko abuztuaren 7a), Txutxi izengoitiz ezaguna, bizkaitar futbolari ohia da, aurrelari moduan aritu zena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Carlos oso gaztetatik hazi zen Bilbon eta Lezamako harrobian hezi zen. 1984ko irailaren 2an debuta egin zuen Bilbao Athleticekin eta, astebete geroago, Athleticekin Lehen Mailan. Futbolari profesionalek greba egun bat egin zutelako debuta egin zuen.[1] Ligako bost partida jokatu zituen Athleticekin eta gol bat sartu zuen UD Las Palmasen aurka.[2]

1987an, Athleticekin sei partida jokatu ondoren, Levante UDra joan zen eta bertan hamar bat gol sartu zituen. Hurrengo urtean Atlético de Madrid B taldeak fitxatu zuen, non 33 gol sartu zituen Bigarren Mailarako igoeran.[3] 1990ean Racing de Santanderrek fitxatu zuen eta, bere lehen kanpainan, 23 gol lortu eta Bigarren Mailara igoera berri bat lortu zuen. 1993an Alacanteko Hércules CFra pasa zen, golegile bezala bere burua nabarmentzea lortu gabe. Bere azken kluba CD Toledo izan zen, 1994 eta 1997 artean. Lehen denboraldia 18 gol eskuratu zituen Bigarren Mailan.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kluba Urtea(k) Partida(k) Gol(ak)
Bilbao Athletic 1984-1987 56 12
Athletic Club 1984-1987 6 1
Levante UD 1987-1988 29 (10)
Atlético de Madrid B 1988-1990 59 36
Racing de Santander 1990-1993 99 36
Hércules CF 1993-1994 33 2
CD Toledo 1994-1997 76 22

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]