Juan Cruz Alli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Cruz Alli
Nafarroako Gobernuko lehendakaria

Bizitza
Izen osoa Juan Cruz Alli Aranguren
Jaiotza Iruñea1942ko irailaren  21a (76 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hezkuntza-maila doktorea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak unibertsitateko irakaslea, politikaria, abokatua eta idazlea
Enplegatzailea(k) Valladolideko Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna
Nafarroako Demokraten Konbergentzia

Juan Cruz Alli Aranguren (Iruñea, 1942ko irailaren 21) euskal herritar politikaria da. Nafarroako Gobernuko lehendakaria[1] izan zen 1991 eta 1995 bitartean. Zuzenbidean doktoretua eta hirigintzan teknikaria, Valladolideko unibertsitatean zein Nafarroako Unibertsitate Publikoan da irakaslea.

Politikagintzan Jaime Ignacio del Burgo Tajadurak sortutako Partido Social Demócrata Foral alderdian hasi zen. Horren ostean, UPNra igaro zen. Haren zerrendan Iruñeko zinegotzia izan zen 1983 eta 1987 bitartean, nahiz legebiltzarkidea 1987 eta 1995 bitartean. Azken legegintzaldi horretan (1991-1995) Nafarroako lehendakaria izan zen.

Allik UPN eremu moderatuagora eraman nahi izan zuen, batik bat euskal abertzaltasunari eta EAErekiko harremanei dagokienez. Nafarroa nazio gisa bultzatu zuen, eta, hortaz, UPN alderdi nafar abertzale bezala. Espainiarekin bat-egiterakoan, herrialde federalistaren alde egin zuen, Espainia nazioen naziotzat jota.

Baina alderdiaren barnan denak ez zetozen bat ideia horrekin. 1994an sortu zen krisiak 1995ean UPNren zatiketa eragin zuen. Allik eta bere aldekoek CDN osatu zuten. Alderdi berri horrek ez zuten emaitza makalik lortu 1995eko hauteskundeetan, eta PSN zein EArekin batera gobernua osatu zuen. Alli Javier Otanoren lehendakariordea izan zen gobernu-hirukote horrek iraun zuen bitartean (1995-1996 alegia).

Horren ostean CDNren buruan jarraitu du, bai alderdian bai legebiltzarrean. Hasiera batean oposizioan egon arren, UPNrekin hitzarmenera iritsita, 2003-2007ko legegintzaldian CDN gobernuan egon da bi kontseilariekin.

Argitaratutako liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Estado y sociedad : una visión desde Navarra. (Sahats Servicios Editoriales, 1997)
  • La Mancomunidad del valle del Roncal (Gobierno de Navarra. Fondo de Publicaciones, 1989)
  • Navarra, comunidad política diferenciada (Sahats Servicios Editoriales, 1999)
  • Convergencia : un proyecto para la convivencia en Navarra (Sahats Servicios Editoriales, 1999)
  • La reforma del procedimiento administrativo : la Ley 4/99 de modificación de la Ley 30/92 de régimen jurídico de las Administraciones Públicas y del procedimiento administrativo común (Federación Navarra de Municipios y Concejos, 1999)
  • Navarra, del siglo XX al siglo XXI, los nuevos retos (Sahats Servicios Editoriales, 2000)
  • Derecho administrativo y globalización (Civitas Ediciones, S.L., 2004)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sinonimoak dira lehendakari eta presidente izenak, baina Nafarroako Gobernukoa (Eusko Jaurlaritzakoa bezala) lehendakari da ofizialki: «Nafarroako Gobernuko Lehendakaria Foru Komunitateko erakunde politiko nagusia da» dio Nafarroako Foru Erkidegoko webgune ofizialean Nafarroako Lehendakaritzari eskainitako orriak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uxue BarkosYolanda BarcinaMiguel SanzJavier OtanoJuan Cruz AlliGabriel Urralburu