Juan Fernández Martín
Juan Fernández Martín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alhama de Granada, 1957ko urtarrilaren 5a (66 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Kas | 1979-1979 |
Amaya Seguros (en) ![]() | 1980-1980 |
Kelme | 1981-1982 |
Amaya Seguros (en) ![]() | 1983-1986 |
Zahor Chocolates (en) ![]() | 1987-1988 |
Parte-hartzailea
|
Juan Fernández Martín (Alhama de Granada, Granada, 1957ko urtarrilaren 5a - ) espainiar txirrindulari ohia da, profesionala 1977 eta 1988 artean.
Bere kirol ibilbide profesionalean zehar, 50 garaipen lortu zituen. Horien artean nabarmentzekoak dira Munduko Txirrindularitza Txapelketan lortutako 3 brontzeko domina, Espainiako Vueltako 4 etapa garaipen eta Italiako Giroan lortutako etapa garaipen bat.
Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Granadako probintzian jaioa bazen ere, Euskal Herrira etorri zen hamaika urte besterik ez zituelarik eta Gasteizen hazi eta hezi zen.
Arabako hiriburuko “Sociedad Ciclista Vitoriana” klubean hasi zen lehiatzen. Gero, juniorretan, hiru urtez “Finanzauto y Servicios” klubean aritu zen. Geroago urtebetez “Brasileña Melita” taldean egon zen, Kas taldera iritsi aurretik, zeinarekin Eskualdeetako Espainiako Txapelketa titulua lortu zuen.
1979an lortu zuen bere lehen kontratu profesionala talde honetan. Lehenbiziko urtean hiru garaipen lortu zituen. 1980an Zor-Vereco taldera joan zen, non Espainiako tropeleko txirrindulari garrantzitsuenetako bat bihurtu zen. Urte horretan bertan, Espainiako Txapelketa irabazi zuen eta brontzezko domina lortu zuen Sallancheseko Munduko txapelketan.
Txirrindularitza profesionaletik 1988ko amaieran erretiratu zen eta Clas-Cajastur taldeko kirol zuzendari bihurtu zen. Zuzendari lanetan hainbat titulu lortu zituen, Tony Rominger, Fernando Escartín eta Ángel Casero bezalako txapeldunak gidatuz.
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1978
1979
- Nafarroako Sari Nagusia
- Leganeseko Hiru Egunetako etapa 1
- Montjuïceko Igoerako sektore 1
1980
- Italiako Giroko etapa 1
Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketa
- 3.
Munduko errepideko txapelketa n
- Nafarroako Sari Nagusia
- Udaberriko Klasika
- Espainiako Vueltako Mendiko sailkapena
- Euskal Herriko Itzuliko Mendiko sailkapena
- Challenge Costa de Azahar eta 2 etapa
- Oroko Andre Maria Saria
- Virgen del Carmen Saria (Valladolid)
- Asturiasko Itzuliko etapa 1
- Gaztelako Itzuliko etapa 1
- Kataluniako Voltako 2 etapa
- Gijón (Vicente López Carril garaikurra)
- Montjuïceko Igoerako sektore 1
- 3. Ordiziako Klasikan
1981
- Espainiako Vueltako etapa 1
- Pascuas Sari Nagusia
- Levanteko Itzuliko etapa 1
- Euskal Herriko Itzuliko 2 etapa
- Elche Sari Nagusia
- Alemaniako Itzuliko etapa 1
- 2. Aragoiko Itzulian eta etapa 1
- Meatze Haranetako Itzuliko etapa 1
- Manuel Galera Memoriala
- 3.
Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 3. Errioxako Itzulian eta etapa 1
- 3. Agostoni Kopan
1982
- Espainiako Vueltako etapa 1
- Levanteko Itzuliko etapa 1
- Asturiasko Itzuliko etapa 1
- Gaztelako Itzuliko 2 etapa
- Errioxako Itzuliko etapa 1
- 2. Nafarroako Sari Nagusian
- 3. Udaberriko Klasikan
- 7. Munduko errepideko txapelketan
- 8. Euskal Herriko Itzulian
1983
- Espainiako Vueltako etapa 1
- Nafarroako Sari Nagusia
- Udaberriko Klasika
- Challenge Costa de Azaharreko 2 etapa
- Euskal Herriko Itzuliko Puntukako sailkapena eta etapa 1
- 6. Milan-San Remon
1984
- Urrezko Lapikoa
- 2. Clásica de los Puertosen
1985
- Clásica de los Puertos
- Kantabriako Itzuliko etapa 1
- Asturiasko Itzuliko etapa 1
- 3. Donostia Klasikoan
- 6. Munduko errepideko txapelketan
1986
- Gaztela eta Leongo Itzuliko etapa 1
- Kataluniako Voltako Mendiko sailkapena eta etapa 1
- 3. Donostia Klasikoan
- 4. Munduko errepideko txapelketan
1987
- Espainiako Vueltako etapa 1
- 3.
Munduko errepideko txapelketan
- Ciudad de Toledo Saria
1988
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia | 1979 | 1980 | 1981 | 1982 | 1983 | 1984 | 1985 | 1986 | 1987 | 1988 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | - | 24. | - | 37. | - | 124. | - | - | 94. | UT |
Frantziako Tourra | - | - | 50. | - | - | - | UT | UT | - | - |
Espainiako Vuelta | - | 16. | UT | 20. | UT | UT | UT | UT | 70. | UT |
Munduko errepideko txapelketa |
UT | 3. | 55. | 7. | - | 18. | 6. | 4. | 3. | 3. |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Juan Fernández Martín - ProCyclingStats
- Juan Fernándezen fitxa sitiodeciclismo.net webgunean