Juan Hartmann

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Hartmann
Johannes Franz Hartmann.jpg
Bizitza
Jaiotza Erfurt1865eko urtarrilaren 11
Herrialdea  Alemania
Heriotza Göttingen1936ko irailaren 13a (71 urte)
Hezkuntza
Heziketa Leipzigeko Unibertsitatea
Tübingengo Unibertsitatea
Tesi zuzendaria Heinrich Bruns Itzuli
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak fisikaria, astronomoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Göttingengo Unibertsitatea
Kidetza Q278468 Itzuli
Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia
Johannes Franz Hartmann, signature.svg
Aurkitutako asteroideak: 3
965 Angelica 1921eko azaroak 4
1029 La Plata 1924ko apirilak 28
1254 Erfordia 1932ko maiatzak 10

Johannes Franz Hartmann (Erfurt, 1865eko urtarrilak 11-Göttingen, 1936ko irailak 13), Argentinan Juan Hartmann bezala ezaguna, astronomo alemaniar bat izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hartmannek Tübingenen, Berlinen eta Leipzigen ikasi zuen. Bere ikasketetan zehar A. V. Guestfalia Tübingen ikasle katolikoen elkarteko kide izan zen. 1891n doktoretza lortu zuen eta 1893tik Kuffner behatokian laguntzaile bezala lan egin zuen.

1894an Leipzigera itzuli zen eta 1896tik aurrera Postdameko institutu astrofisikoan lan egin zuen. 1902an irakasle izendatua izan zen. 1909tik 1921 arte irakasle bezala lan egin zuen Götingeneko unibertsitatean eta zuzendari bezala Götingeneko behatokian. 1921ean Argentinako Behatoki Nazionaleko zuzendari izatera pasa zen, La Platan. Gaixotasun larri baten ondorioz 1934an Götingenera itzuli zen, bertan bi urte beranduago hil zelarik.

Hartmannek nagusiki espektroskopiarekin lan egin zuen. Mintaka edo Delta Orion izeneko izarraren Doppler efektua behatuz izarrarteko ingurunearen presentziaren lehen zantzuak aurkitu zituen. Argentinan eman zuen denboran hiru asteroide aurkitu zituen: 965 Angelica, 1029 La Plata eta 1254 Erfordia.