Juan Kruz Igerabide

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juan Kruz Igerabide
Juan Kruz Igerabide.JPG
Bizitza
Jaiotza Aduna1956ko martxoaren 24a (61 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea idazlea

Juan Kruz Igerabide Sarasola (Aduna, Gipuzkoa, 1956ko martxoaren 24a - ) euskal idazlea da, literaturaren alor ugari jorratu dituena eta Haur eta Gazte Literaturan lan ugari argitaratu dituena. Sari garrantzitsuak jaso ditu. Besteak beste, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1999an, eta Espainiako Kritika Saria birritan, 1994an eta 2003an.

Literatur ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maisu ikasketak egin eta irakasle aritu zen zenbait urtetan, gerora Euskal Filologian doktoregoa egin zuen, eta EHUko Euskara Zerbitzuan egiten du lan. Azken urteotan EHUko Mikel Laboa katedraren zuzendaria ere bada. 2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten.[1]

Haur eta Gazte Literaturako liburu askoren egilea den arren, Helduen Literaturan eman zituen bere lehen urratsak: Notre-Dameko oihartzunak (1984) liburuarekin. [2] Haren atzetik etorri ziren Bizitzarekin solasean (1989), Sarean leiho (1994), Mailu isila (2002) Espainiako Kritika Saria.

Idazle oparoa ez ezik, ikerlaria ere bada. Haur Literaturan ikerketak egin izan ditu, batez ere, poesia aztertuz. Aipatzekoa da 1993an osatutako ikerlana; ahozko tradizioaren alorra aztertzen duen Bularretik mintzora: haurra, ahozkotasuna eta literatura (Erein, 2000). [3]

Ikerlan hori amandre ipuinetatik abiatzen da, ipuinen jatorria, funtzioak, erabilera, ideologia, eta abar landuz. Izan ere, haurraren eta literaturaren arteko harremana du aztergai, haur txikiei kontatzen zaizkien ipuinak, ipuin horien eragina haurrengan, psikoanalisiak zer dioen... baita gaur egungo gizartean zer betebehar duten amandre ipuinek ere.

Haur Literaturari dagokionez, lan asko egin ditu, hogeita hamar liburutik gora, hain zuzen ere. 1999an Euskadi Haur eta Gazte Literatura Saria irabazi zuen Jonas eta hozkailu beldurtia lanarekin.

Literatur proposamen desberdinak bilatzen ere saiatzen da eta horren emaitza dira Elena Odriozola ilustratzailearekin osatutako Eguberria (Nerea, 2012), Eguberriko tradizioa, mitoak, ahozko kultura eta literaturaren inguruan egin duen bilketa eta dokumentazio lanaren emaitza [4], eta, Ur: euriaren liburua (Denonartean, 2014) jolasak, musika, liburua, eta irudi solteak biltzen dituen kartoizko kutxatxoa [5].

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso luzea eta oparoa da Juan Kruz Igerabide idazlearen liburuen zerrenda. Narrazioa, nobela, saiakera, poesia, Haur eta Gazte Litertura... denetarik idatzi du. Hauek dira azken urteetan Haur eta Gazte Literaturan idatzi dituenak:

  • Gorputz osorako poemak (2005, Aizkorri)
  • Ilargia ezpainetan (2006, Erein)
  • Pipitaki (2006, Aizkorri)
  • Adio Jonas (2007, Aizkorri)
  • Sudurretik txintxilika (2007, Edebe-Giltza)
  • Haizearen tunela (2009, Giltza)
  • Misterioa argitu arte (2010, Elkar)
  • Motoa (2012, Alberdania)
  • Ur: euriaren liburua (2014, Denonartean)
  • Satorra hegan(2015, Edebe-Giltza)
Sakontzeko, irakurri: «Juan Kruz Igerabideren lanen zerrenda»

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1994: Kritika Saria, Sarean leiho lanarekin.
  • 1997: Baporea Saria, Gau, gau, gau. Oi zein ituna lanarekin.
  • 1999: Euskadi Saria, Jonas eta hozkailu beldurtia lanarekin.
  • 2006: Baporea Saria, Kakotxen k herrialdea lanarekin.
  • 2003: Kritika Saria, Mailu isila lanarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]