Juan Luis Mendiaraz
Itxura
| Juan Luis Mendiaraz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Urretxu, 1958 (67/68 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria, telebista zuzendaria eta aktorea |
Juan Luis Mendiaraz[1] (Urretxu, Gipuzkoa, 1958) gipuzkoar antzerki eta zinema zuzendaria da. Bartzelonan zinematografia ikasi zuen eta Antzerti eta Beder 1 taldeetan hasi zen antzezle. Zine zuzendari bezala bi film labur bakarrik egin ditu, Petit Casino (1986), Maitasun arina (1987) eta Kilómetro cero: la partida (1989), fikziozko film labur onenaren Goya sarirako izendatua izan zena. Zinemari dagokionez, gerora aktore gisa lan egin du paper txikiekin A los cuatro vientos (1987) eta La forja de un rebelde (TVE, 1990) eta Balbemendi (ETB, 2006) telesailetan, eta ekoizle gisa El encargo del cazador (1990) lanean.[2] Bitartean, antzerkian lan egin du.[3]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendari eta ekoizle gisa:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Petit Casino (1986)
- Maitasun arina (1987)
- Kilómetro cero: la partida (1989)
- El encargo del cazador (1990)
Aktore gisa:
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- A los cuatro vientos (1987)
- La forja de un rebelde (1990)
- Bi eta bat (1991)
- Balbemendi (2006-2008)
- Goenkale (2010)
- Mugaldekoak (2010)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal herritar horren aukera pertsonala da euskal abizen hori Mendiaraz formarekin idaztea. Izan ere, Euskaltzaindiak euskara batuan Mendiaratz idatzi behar dela arautu du. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
- ↑ Juan Luis Mendiaraz IMDB
- ↑ (Gaztelaniaz) «La obra de teatro 'El zoo de cristal' con Juan Luis Mendiaraz, hoy por la noche en Zelai Arizti aretoa» El Diario Vasco 2008-05-02.