Juan Madinabeitia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Madinabeitia
Juan Madinabeitia Ortiz de Zarate.jpg
Bizitza
Jaiotza Oñati1861eko apirilaren 18a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Bartzelona1938ko azaroaren 21a (77 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak medikua

Juan Madinabeitia Ortiz de Zarate (Oñati, Gipuzkoa, 1861eko apirilaren 18a - Bartzelona, Katalunia, 1938ko azaroaren 21a) medikua izan zen, Espainiako gastroenterologiako eskola modernoaren sortzailea, José Madinabeitiaren anaia.

Madrilgo Unibertsitateko patologia orokorreko irakasle izan zen, 1903-1927 bitartean. Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, Donostian zen, eta handik Frantziara egin zuen ihes, Bartzelonaraino iristeko; bertan hil zen, handik gutxira. Anarkismoaren hurbileko posizio politikoak izan zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]