Juan Manuel Diaz de Gereñu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Manuel Diaz de Gereñu
Bizitza
JaiotzaMatura1956ko maiatzaren 25a (66 urte)
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Deustuko Unibertsitatea
2021-22 ikasturteko komiki-solasaldien kartela Intxaurrondo Kultur Etxean.

Juan Manuel Dïaz de Gereñu (Matura, Barrundia, Araba,1956ko maiatzaren 25a) literaturako irakasle eta ikertzailea. Deustuko Unibertsitateko katedradun erretiratua da. 1987an Filosofia eta Letretan lizentziatu zen eta doktoratu gero, Juan Larreari buruzko tesia eginda. Deustuko Unibertsitateko Giza Zientzien Fakultateko Komunikazioko Departamentuko zuzendaria izan zen Donostian. Unibertsitate horrek argitaratzen duen Mundaiz aldizkariaren zuzendaria izan da, eta Giza Zientzien Fakultateko argitalpenen arduraduna.[1]

Komikizale eta ikertzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikizale amorratua da. Irakurle, kritikari, dibulgatzaile eta ikertzailea. Komiki-iruzkinak idazten ditu El Correo egunkariko Territorios gehigarrian,[2] baita Bilbao Aldizkariko Pérgola gehigarrian.[3]

2015etik gaztelaniazko komiki-solasaldien gidaria da Donostian dagoen Intxaurrondo Kultur Etxean.[4]

Aipagarriak dira ikertzaile moduan argitaratu dituen liburu hauek:

  • Díaz de Guereñu, J. M.. (2004). Habeko mik : (1982-1991) : euskal komiki ahalegina. Universidad de Deusto ISBN 978-84-9830-742-9. PMC 857077984.[5]
  • Díaz de Guereñu, Juan Manuel. (2014). Hacia un cómic de autor : a propósito de "Arrugas" y otras novelas gráficas. ISBN 978-84-15772-04-0. PMC 889260715.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Maraña Sánchez, Félix. (2005). «Díaz de Guereñu, Juan Manuel - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Eusko Ikaskuntza) (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  2. (Gaztelaniaz) «La gira del escritor sin nadie a quien firmar» El Correo 2022-01-28 (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  3. (Gaztelaniaz) «Bilbao.eus, Publicaciones Municipales, Periódico Bilbao, Pergola 15.- De tebeo: El escritor desaparecido y sus fogonazos. Juan Manuel Díaz de Guereñu» www.bilbao.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  4. «Your Personal Dashboard | NETVIBES» www.netvibes.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  5. Díaz de Guereñu, J. M.. (2004). Habeko mik : (1982-1991) : euskal komiki ahalegina. Universidad de Deusto ISBN 978-84-9830-742-9. PMC 857077984. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).
  6. Díaz de Guereñu, Juan Manuel. (2014). Hacia un cómic de autor : a propósito de "Arrugas" y otras novelas gráficas. ISBN 978-84-15772-04-0. PMC 889260715. (Noiz kontsultatua: 2022-02-14).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]