Juan Manuel Urbina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Manuel Urbina
Bizitza
JaiotzaGasteiz1715eko ekainaren 25a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Heriotza1774ko martxoaren 26a (58 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmilitarra

Juan Manuel Urbina (Gasteiz, Araba, 1715eko ekainaren 25a - ?, 1774ko martxoaren 26a) militarra izan zen.

1731. urtean Espainiako Armadan sartu zen, eta urtebete geroago Orango birkonkistan borrokatu zen. 1734. urtean Italiara joan zen eta Napoli eta Siziliako gerretan jardun zuen Karlos erregegaiaren alde (Karlos III.a erregea izan zenaren alde). 1742. urtean berriro ere itsasoratu zen Italiarantz napolitarrekin, espainiarrekin eta frantsesekin bat eginik, austriarren eta ingelesen aurka borrokatzera. Santiagoko ordenako kide egin zuen Espainiako erregeak eta 1745. urtean koronel izendatu zuten. 1747. urtean Iruñeko plazako erregearen teniente izendatu zuten eta Iruñeko eta Nafarroako erresumako gobernari eta komandante nagusi izan zen. 1759. urtean Karlos III.aren gobernuak Erregearen gudarosteetako brigadier egin zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]