Juan Mari Lujanbio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Mari Lujanbio
Erreka koxtape 0001.jpg
Bizitza
Jaiotza Pasai Donibane1961eko urriaren 7a (57 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak arraunlaria

Juan Mari Lujanbio (Pasai Donibane, 1961eko urriaren 7a) traineru estropadetako patroi onenetakoa izan da, Kontxako 5 Bandera, 2 Espainiako Txapelketa eta 3 Liga irabazi ditu besteak beste. Bere aita den Jose Angel Lujanbiok ere bost Kontxako Bandera lortu zituen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasai Donibanen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an egin zuen debuta San Juango traineruan eta 80. hamarkadan tripulazio handia gidatu zuen, 3 Kontxako Bandera eta Espainiako txapelketa bat irabazi zituena besteak beste. 1991eko denboraldia bukatu zenean ordea istilu larriak izan ziren klubean eta arraunlari titularrek klub berria sortu zuten, Donibaneko Arraunlariak izenekoa. Punta puntako taldea zen eta Juan Mari Lujanbio bertan patroi aritu zen 1998 arte. Tarte horretan hainbat garaipen lortu zituen, bereziki denboraldi bikaina 1995ekoa izan zen Kontxa eta Euskal Liga irabazi baitzituen.

Kantabrian, Bizkaian eta Donostian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zikloa bukatua zela eritzita, 1999an aitak goraka zetorren Astillerora eraman zuen. Bi urte egin zituen bertan eta 2000an Espainiako txapelketa eskuratu zuen. 2002an Castro Urdialesen aritu zen, eta bertan Liga eta bere bosgarren Kontxa eskuratu zituen Lujanbiok. 2003 urtea ez zen hain ona izan eta 2004 denboraldian Urdaibai gidatu zuen eta taldeak lehenengo TKE Liga eskuratu zuen.

Ordutik aurrera noizbehinkako agerraldiak egin ditu, 2006 eta 2010ean Donostian eta 2008an eta 2012an Castro Urdialesen, izan ere beste kirol batzuetan aritu izan da, zaldiekin eta txakur lera asterketetan batez ere.

Hona hemen patroitzan ibili izan den taldeen hurrenkera.

Taldea Denboraldia/k
San Juan 1983-1991
Donibaneko Arraunlariak 1992-1998
Astillero 1999-2000
Pedreña 2001
Castro Urdiales 2002-2003
Urdaibai 2004
Donostia Arraun Lagunak 2006
Castro Urdiales 2008
Donostiarra 2010
Castro Urdiales 2012

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Besterik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an ETBko El conquistador del fin del mundo saioan kapitain lanak egin zituen eta arraun eremutik kanpora ezagun bihurtu zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]