Juan Martin Elexpuru
| Juan Martin Elexpuru | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Juan Martin Elexpuru Arregi |
| Jaiotza | Bergara, 1950eko azaroaren 15a (75 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Tesi zuzendaria | Ibon Sarasola |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
Juan Martin Elexpuru Arregi (Bergara, Gipuzkoa, 1950eko azaroaren 15a) euskal idazlea eta itzultzailea da. Filosofia eta Euskal filologiako ikasketak egin zituen, eta 1976tik 1996ra irakasle aritu zen Bergarako UNEDeko Euskara Sailean.[1] Urte hartan, "Bergara aldeko lexikoa" izenburuko doktorego-tesia aurkeztu zuen EHUn Ibon Sarasolaren zuzendaritzapean.[2]
1999 eta 2000 urteetan Goenkale telesailaren elkarrizketak idatzi zituen, beste batzuekin batera. 2006an eta 2007an gauza bera egin zuen Balbemendi telesailean. Txapalarta argitaletxeak kaleratzen zuen Literotura liburu erotikoen bildumako zuzendaria izan zen 1998-2005 epean. Bergara aldeko berbak eta langintza zaharrak proiektu etnologiko-dialektologikoaren zuzendaria ere izan da. Bestalde, 2002tik 2005era Aralar alderdi politikoaren Gipuzkoako koordinatzailea izan zen.[3]
Herri-hizkerak jasotzea eta prestigiatzea helburu duen Badihardugu ekimenaren partaide da sorreratik, eta haren Ahotsak.eus lantaldean bete ditu bere azken lan-urteak (2010-2015). Hitanoa bultzatzen ari den Zirhika ekimenean parte hartzen du.[4]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Atal honetan Juan Martin Elexpururen bizitza osoko idazlan nagusi batzuk azaltzen dira.
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hamaika ipuin (2000, Elkar)
- Krabelina Beltza, eleberri erotikoa (1998, Txalaparta)
- Lasai, Juanantonio, lasai (1987, Kutxa)
- Txakur zaunkak atean (1989, Elkar)
Bidaia-liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kuba triste dago (1994, Elkar)
- Alpeen itzalpean (1993, Elkar)
Haur eta gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laminen sekretua (2010, Elkar)
- Harpajolea (2006, Ibaizabal)
- Txepetxa eta sugea (2000, Elkar)
- Fraixko eta galtzagorriak (1997, Txalaparta)
- Marea biziak zozomikoetan (1991, Pamiela)
- Pitxirrio Zirkus (1988, Elkar)
- Fernando plaentziarra (1984, Elkar)
Antologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal lizunkeriaren antologia (1999, Txalaparta)
Saiakera eta ikerketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkuntzaren irakaskuntza eta ikerketaz ere baditu lanak. Bergarako euskara aztertu eta hiztegia bildu du: Bergarako euskera (1988) eta Bergara aldeko berbak (2005), besteak beste.
- Euskararen mende magikoak (V-IX K.o.) (2025, Elkar)
- Euskarazko izenak erromatar garaiko aldare eta hilarrietan (2024, Nabarralde)
- Euskararen ustezko kidetasunak Italian eta Korsikan (2021, Pamiela)
- ¿Qué está pasando con Iruña-Veleia? (2018, Pamiela)
- Urdirotz eta Antzin. Euskal Udalekuak. Historia eta Istorioak. Estepan Plazaolarekin batera (2018, Goitikoetxea Kultur Elkartea)
- Euskararen aztarnak Sardinian? (2017, Pamiela)* Elorrixoko berbetia. Aintzane Agirrebeñarekin batera (2014, Elorrioko Udala)
- Lan eta lan, emakumea Bergaran. Idoia Etxeberriarekin batera (2014, Bergarako Udala)
- Iruña-Veleiako euskarazko grafitoak (2009, Arabera)
- Bergara aldeko hiztegia (2004, Bergarako Udala)* Bergarako euskara. Askoren artean, egile nagusia (1988, UNED-Bergara)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ «Elexpuru Arregi, Juan Martín - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-01-25).
- ↑ Elexpuru Arregi, Juan Martin. «Bergara aldeko lexikoa» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (kontsulta data: 2019-12-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Juan Martin Elexpuru Arregi - Euskal idazleen elkartea» idazleak.eus (kontsulta data: 2025-10-03).
- ↑ «Euskaraldia Hikan izena emateko deia egin diete ZirHikako kideek herriei - Debagoiena» Goiena.eus (kontsulta data: 2025-10-03).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
