Juan Mata

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juan Mata
Zarya-MU (10).jpg
Bizitza
Izen osoa Juan Manuel Mata García
Jaiotza Villafranca Montes de Oca1988ko apirilaren 28a (30 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Heziketa Technical University of Madrid
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
600px Blue HEX-00529F Purple HEX-A2214B.svg Eibar KE-
Flag of None.svg Real Madril-
Flag of None.svg Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2004-200432
Flag of None.svg Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2004-200421
Flag of None.svg Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa2005-200632
Flag of None.svg Real Madril Castilla Club de Fútbol2006-20073910
Flag of None.svg Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa2006-200621
Flag of Spain.svg Espainiako 19 urtetik beherako futbol selekzioa2006-20071312
Flag of None.svg Valencia Club de Fútbol2007-201112933
Flag of Spain.svg Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2007-2011195
Flag of Spain.svg Espainiako 20 urtetik beherako futbol selekzioa2007-200753
Flag of Spain.svg Espainiako futbol selekzio nazionala2009-
Flag of None.svg Chelsea Football Club2011-20148218
Flag of Spain.svg Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa2012-201240
Flag of None.svg Manchester United Football Club2014-
 
Posizio edo espezialitatea hegalekoa
aurrelaria
Kirol zenbakia 8
Pisua 63 kilogramo
Altuera 170 zentimetro
Jasotako sariak
http://www.juanmata10.com/
Juan Mata signature.png

Juan Manuel Mata García (Burgos, Espainia, 1988ko apirilaren 28a-) , Mata izenez ezaguna, futbol jokalari espainiarra da. Hainbat futbol taldetan jokatu duen erdilari eta aurrelaria da.

Burgosen jaio arren, beti asturiarra sentitu da, zeren eta hiru urte zeukanetik bertan bizi izan zen, zehazki, Oviedon. Bertan hasi zen futbolean jokatzen.

2006. urtean egin zuen debuta Juan Matak, Real Madrid Castilla futbol taldearekin. Nahiz eta talde horretan profesionalki jokatzen hasi, urtebete iraun zuen bertan. Horren ondoren, Valentziara abiatu zen bertako taldearekin (Valencia CF) jokatzeko. Hasieran, talde honetan ezinbestekoa izan ez arren, bere lekua bilatzen hasi zen. Quique Sánchez Flores entrenatzailea kendu eta gero, Matak bere aukera argiena aurkitu zuen Ronald Koemanekin. Entrenatzaile berriarekin, jokalaria minutu gehiago jokatzen hasi zen eta aldi berean, konfiantza handiagoa lortzen. Valencian eman zituen denboraldietan, beste bi jokalariekin talde hilgarria sortu zuten. Jokalari hauek David Villa eta David Silva ziren, eta "ché sardea" izena hartu zuten.

Valentziako futbol taldearekin lau denboraldi egin zituen eta txapelketa bat lortu zuen: Errege Kopa. Bere bilakaera ikusgarriaren ondorioz, hainbat taldek fitxatu nahi izan zuten. Azkenean, 2011ko udan, Mata Londresera ailegatu zen Chelsea futbol taldean jokatzeko.

Guztira, 330 partidu jokatu ditu: 237 Espainiako eta Ingalaterrako ligen artean; 35 kopako txapelketetan; eta 58 Europako txapelketetan. Horrez gain, Juan Mata Espainiako selekzioko jokalaria da eta 30 partidu jokatu ditu nazioarteko jokalari bezala, Munduko eta Europako kopak irabaziz.

Matak hainbat banakako sari irabazi ditu bere ibilbidean zehar. Horien artean, 2013an Chelsea futbol taldeko jokalari onena izendatu zuten.