Juan Muguerza Nazioarteko Krosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Muguerza Nazioarteko Krosa
Antolatzailea Mintxeta Atletismo Elkartea
Sorrera 1943 (gizonezkoak)
1967 (emakumezkoak)
Tokia Elgoibar (Gipuzkoa)
Modalitatea krosa
Distantzia Gizonezkoak:
9.707 m
Emakumezkoak:
7.621 m
Garaipen gehien Gizonezkoak:
Espainia Mariano Haro (5)
Emakumezkoak:
Euskal Herria Belen Azpeitia (6)
Errekorrak ?
Txapeldunak Gizonezkoak (2024):
Etiopia Berihu Aregawi
Emakumezkoak (2024):
Kenya Beatrice Chebet
Webgunea www.mintxeta.com

Juan Muguerza Nazioarteko Krosa Elgoibarren urtero egiten den kros txapelketa da. Juan Mugertza korrikalari elgoibartarraren izena darama. Urtarrilean jokatzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1963. urteko krosa.

Juan Mugertza 1920 eta 1930 hamarkadako lasterkari ezaguna izan zen. 1919an Behobia-Donostia lasterketaren lehen ekitaldia irabazi zuen besteak beste, baina 1937an Gerra Zibilean hila izan zen. Bere oroimena mantendu nahian Elgoibar Kirol Klubeko lagunek Juan Mugertza Krosa antolatu zuten 1943an. Aurreneko urteetan baserri bideetatik pasatzen zen ibilbidea baina krosak eskatzen duen bezala eremu finko bat eratu zuten Lerunen. Hasierako urte haietan sariak dirutan baino eskopetak, josteko makinak, hozkailuak, erlojuak eta abar izan ziren.

1960ko hamarkadaren hasieran Ego Toki Elkarteak hartu zuen krosa antolatzearen ardura eta 1963an Nazioarteko kros txapelketa bihurtu zen. Mammo Wolde etiopiarrak irabazi zuen aurreneko ekitaldi hori eta lasterketari sona handia eman zion. Lau garaipen lortu zituen Mammo Wolde berak eta etiopiarrez gain britainiarrak eta Mariano Haro espainiarra nagusitu ziren hurrengo urteetan. 1967an emakumezkoen lehen lasterketa ere antolatu zen eta Koro Fuentes izan zen irabazlea. Hurrengo urteetan Belen Azpeitia nagusitu zen. Krosa urtero antolatu izan da baina 1981. urtean suspenditu beharra izan zen elurraren erruz.

1992an Wilson Omwoyo kenyarrak azken esprint harrigarrian Domingos Castro portugaldarra garaitu zuen. Ekitaldi hau izan zen Lerunen jokatu zen azkena, izan ere eremu hori beste behar batzutarako erabili beharra zegoen eta krosaren ibilbidea aldatu behar izan zen. Mintxeta aukeratu zen, hasieran zalantza handiekin baina 1993ko Fita Bayesa etiopiarraren garaipenak onarpena eman zion.

Ego Toki Elkarteak 40 urtetan antolakuntzaren ardura izan ondoren Mintxeta Atletismo Elkarteak hartu zuen lan hori. Izar handiak ekartzeko konpromisoa berretsi zuen eta aurreneko urtetan Abraham Chebii eta Kenenisa Bekele ekarri zituen. 2002an bertan Mammo Wolde saria abiatu zuten, juniorrentzako lasterketa.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mammo Wolde etiopiarrak irabazi zuen 1963an.
Urtea Gizonezkoak Denbora Emakumezkoak Denbora
1943 Euskal Herria Prudencio Ayerra
1944 Euskal Herria Joakin Escudero
1945 Euskal Herria Jose Mari Garin
1946 Euskal Herria Joakin Escudero
1947 Euskal Herria Simon Aldazabal
1948 Euskal Herria Simon Aldazabal
1949 Euskal Herria Simon Aldazabal
1950 Ez zen jokatu
1951 Euskal Herria Francisco Irizar
1952 Euskal Herria Francisco Irizar
1953 Euskal Herria Lukas Larraza
1954 Euskal Herria Francisco Irizar
1955 Euskal Herria Lukas Larraza
1956 Euskal Herria Lukas Larraza
1957 Euskal Herria Lukas Larraza
1958 Euskal Herria Benito Aldai
1959 Euskal Herria Joakin Escudero
1960 Euskal Herria Benito Aldai
1961 Euskal Herria Fernando Aguilar
1962 Euskal Herria Joakin Azpiroz
1963 Etiopia Mammo Wolde
1964 Etiopia Mammo Wolde
1965 Ingalaterra Melvin Batty
1966 Ingalaterra Roy Fowler
1967 Etiopia Mammo Wolde Euskal Herria Koro Fuentes
1968 Etiopia Mammo Wolde Euskal Herria Belen Azpeitia
1969 Eskozia Lakie Stewart
1970 Eskozia Lakie Stewart
1971 Espainia Mariano Haro
1972 Eskozia Lakie Stewart Euskal Herria Belen Azpeitia
1973 Espainia Mariano Haro Euskal Herria Belen Azpeitia
1974 Finlandia Souko Kuha Euskal Herria Belen Azpeitia
1975 Espainia Fernando Cerrada Euskal Herria Belen Azpeitia
1976 Espainia Mariano Haro Euskal Herria Belen Azpeitia
1977 Espainia Mariano Haro Katalunia Montserrat Abelló
1978 Espainia Mariano Haro Espainia Carmen Valero
1979 Ingalaterra Mike McLeod Espainia Pilar Fernández
1980 Ingalaterra John Wild Aljeria Laila Boudina
1981 Elurragatik suspenditua
1982 Portugal Carlos Lopes Euskal Herria Amelia Lorza
1983 Espainia Antonio Prieto Euskal Herria Amelia Lorza
1984 Katalunia Jordi García Espainia Asunción Antolín
1985 Portugal Ezequiel Canario Euskal Herria Amelia Lorza
1986 Ingalaterra Steve Jones Ingalaterra Jane Furniss
1987 Kenya Paul Kipkoech 29:37 Espainia Ana Isabel Alonso
1988 Kenya John Ngugi 29:16 Espainia Ana Isabel Alonso
1989 Espainia Antonio Serrano Espainia Ana Isabel Alonso
1990 Kenya Kipyego Kororia 30:32 Uganda Marcianne Mukamurenzi
1991 Ingalaterra Eammon Martin 29:33 Kenya Susan Sirma 13:43
1992 Kenya Wilson Omwoyo 33:44 Kenya Helen Kimaiyo 17:12
1993 Etiopia Fita Bayesa 29:38 Etiopia Luchia Yishak 17:01
1994 Etiopia Addis Abebe 34:30 Kenya Hellen Kimayo 19:01
1995 Maroko Brahim Lahlafi 34:38 Portugal Fernanda Ribeiro 19:28
1996 Portugal Paulo Guerra 31:04 Etiopia Derartu Tulu 17:24
1997 Ingalaterra John Brown 32:09 Galizia Julia Vaquero 17:37
1998 Kenya Paul Koech 32:16 Etiopia Kutre Dulecha 18:05
1999 Kenya Paul Tergat 31:23 Etiopia Gennet Gebregeorgis 17:34
2000 Kenya Sammy Kipketer 30:05 Etiopia Yimenashu Taye 17:21
2001 Kenya Abraham Chebii 31:56 Kenya Sally Barsosio 17:47
2002 Kenya Abraham Chebii 31:53 Kenya Anne Jalagat 22:05
2003 Etiopia Kenenisa Bekele 30:58 Kenya Edit Masai 20:45
2004 Kenya Abraham Chebii 30:14 Turkia Elvan Abeylegess 20:39
2005 Etiopia Tariku Bekele 32:02 Kenya Alice Timbilil 22:20
2006 Kenya Charles Kamathi 32:23 Etiopia Workitu Ayanu 22:19
2007 Etiopia Sileshi Sihine 31:08 Etiopia Mestawet Tufa 20:37
2008 Kenya Leonard Komon 31:54 Kenya Priscah Jepleting Cherono 21:19
2009 Etiopia Ayele Abshero 31:18 Kenya Florence Kiplagat 21:39
2010 Kenya Leonard Komon 32:44 Etiopia Frehiwat Goshu 22:37
2011 Kenya Leonard Komon 32:05 Portugal Sara Moreira 22:08
2012[1] Kenya Paul Tanui 32:25 Etiopia Wude Ayalew 22:29
2013[2] Kenya Conseslus Kipruto 33:15 Etiopia Gelete Burka 22:53
2014[3] Uganda Timothy Toroitich 32:04 Etiopia Hiwot Ayalew 21:59
2015[4] Eritrea Teklemariam Medhin 33:01 Bahrain Mimi Belete 22:09
2016[5] Bahrain Aweke Ayalew 32:05 Kenya Irene Chepet Cheptai 24:49
2017[6] Uganda Joshua Cheptegei 31:50 Etiopia Senbere Teferi 25:10
2018[7] Etiopia Selemon Barega 33:52 Bahrain Ruth Jebet 27:15
2019[8] Kenya Rhonex Kipruto 32:04 Kenya Hellen Obiri 24:38
2020[9] Etiopia Tadese Worku 31:37 Kenya Hellen Obiri 25:08
2021 ez zen jokatu
2022[10] Kenya Nicholas Kipkorir Kimeli 33:47 Kenya Edimah Jebitok 26:03
2023[11] Etiopia Selemon Barega 33:14 Eritrea Rahel Daniel 25:43
2024[12] Etiopia Berihu Aregawi 30:34 Kenya Beatrice Chebet 26:08

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizonezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrikalaria Garaipenak Urteak
Espainia Mariano Haro 5 1971, 1973, 1976, 1977, 1978
Euskal Herria Lukas Larraza 4 1953, 1955, 1956, 1957
Etiopia Mammo Wolde 4 1963, 1964, 1967, 1968
Euskal Herria Simon Aldazabal 3 1947, 1948, 1949
Euskal Herria Joakin Escudero 3 1944, 1946, 1959
Euskal Herria Francisco Irizar 3 1951, 1952, 1954
Eskozia Lakie Stewart 3 1969, 1970, 1972
Kenya Abraham Chebii 3 2001, 2002, 2004
Kenya Leonard Komon 3 2008, 2010, 2011

Emakumezkoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Korrikalaria Garaipenak Urteak
Euskal Herria Belen Azpeitia 6 1968, 1972, 1973, 1974, 1975, 1976
Euskal Herria Amelia Lorza 3 1982, 1983, 1985
Espainia Ana Isabel Alonso 3 1987, 1988, 1989

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «En Elgóibar, victorias del keniano Paul Kipngetich Tanui y la etíope Wude Ayalew» www.rfea.es.
  2. «Kipruto y Burka ganan en Elgoibar» Mundo Deportivo (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  3. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2014-01-13). «Toroitich y Ayalew vuelan en seco» GARA (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  4. (Gaztelaniaz) vamosacorrer.com. Cross Internacional Juan Muguerza 2015: Mehdin y Belete imponen su ley en Elgoibar. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  5. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2016-01-24). «Ayalew y Cheptai se imponen en el Cross Internacional de Elgoibar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  6. PALMARÉS 2017| 75 INTERNACIONAL CROSS MUGUERZA | ELGOIBAR | GIPUZKOA. (Noiz kontsultatua: 2017-12-30).
  7. barren.eus. «barren.eus - Jebet eta Barega gailendu dira krosaren osagai guztiak eduki dituen 75. Mugertza krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-20).
  8. «barren.eus - Hellen Obiri eta Rhonex Kipruto nagusitasunez gailendu dira 76. Mugertza Krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-14).
  9. «Exhibición de Worku y Obiri en Elgoibar» Mundo Deportivo 2020-01-12 (Noiz kontsultatua: 2020-01-12).
  10. barren.eus. (2022-01-09). «Kimeli eta Jebitok keniarrak gailendu dira euritan eta lokatzarekin jokatu duten Mugertza» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  11. «Daniel eta Barega, Elgoibarko Kroseko irabazleak» EITB 2023-01-08 (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  12. barren.eus. (2024-01-07). «Chebet keniarra eta Aregawi etiopiarra gailendu dira 80. Mugertza krosean» barren.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]