Edukira joan

Juan Ramon Madariaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan Ramon Madariaga
Bizitza
JaiotzaBilbo1962ko abenduaren 19a (62 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta katedraduna
Lan nabarmenak

Literaturaren Zubitegia: 87

Juan Ramon Madariaga Abaitua (Bilbo, Bizkaia, 1962ko abenduaren 19a - ), Juanra Madariaga izenez ere ezaguna dena, euskal idazlea eta alpinista da.

Literaturarekiko grinaz gain, mendiekiko lilura izan du beti. Alpinista, eskalatzailea eta mendizalea ere bada. Pirinioetatik Alpeetara, eta handik Andeetara egin zuen salto (Aconcagua, Ojos del Salado, Huascaran, Artesonraju,…).

Gero munduko handienak etorri ziren Cho Oyu (2003), Broad Peak (2007), Everest (2008), Shisha Pangma (2010) eta Gasherbrum I (2011). Lhotse eta Gasherbrum II mendietan ere saio ustelak egin zituen. Satopanth (7.075m), Ama Dablam (6.843m) eta bestelako sei milakoak ere igoak ditu.

Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga sarien irabazleak (2000)
Euskaltzaindiaren Toribio Altzaga sarien irabazleak (2001)

Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean, non euskara-irakasle jardun zuen Euskara Sailean hainbat urtez. Garai hartakoak dira bere lehen liburuak: Imentzioaren pergamuak (1989), Galera errepikatuak (1992), Elaien ausardia (1993), hirurak sari ezberdinetan sarituak.

-1997an Kritika Saria jaso zuen Argia sortzen den izartegia poema-liburuagatik, eta 2000an Euskaltzaindiaren saria Amodioa batzuetan bildumagatik. Bere poemetako batzuk han-hemengo antologietan ageri dira, hala nola Milenio, Ultimísima poesía española eta Orbanak izenekoetan. Azken hori, 2001era arteko ibilbide poetikoaren laburpen gisa.

-2001eko urrian Gasteizko Bassarai argitaletxearekin Física izeneko poemarioa argitaratu zuen gaztelaniaz. Garai hartan ere, Centro de Estudios Literarios y de Arte de Castilla y León delakoak Quinta del 63 titulupean agerturiko liburuan bere poema batzuk irakur daitezke gaztelaniaz.

-2002ko urtean Euskadi Sarirako finalisten artean agertu zen Amodioa Batzuetan izeneko poemarioarengatik.

-Izozmendiak obra Susa argitaletxearekin atera zuen 2003ko udazkenean.

-2009an Eroriaren Logika poemarioa argitaratu zuen, hurrengo urteko kritika saria jasoko zuena.

-2015eko apirilean, Espedizioa. Mendi ororen pisua (Txalaparta) izeneko lana argitaratu zuen. Bere lehen lan narratiboa izan dena. Obra hau ere galegoz irakur daiteke gaur egun.

-2017an, Renacimiento argitaletxean, eta Las aguas tranquilas. Ocho poetas vascos actuales izeneko antologian, bere poema batzuk argitaratu ziren.

-2022. Bilboko Udaleko Blas de Otero poesia saria eskuratu du Beste piztia batzuk izeneko poemarioari esker. 2023an lan hori Erein argitaletxeak publikatu zuen Bufalo guztiak izenburupean.

Egunkaria eta Berria egunkarietan egin ditu kolaborazioak eta beste hainbeste aldizkaritan (Pergola, Nora,…) eta egunkaritan plazaratu ditu bere aportazioak. Azken aldian Deia egunkarian idazten du.

Bere lanaren zati bat ingelesera, italierara, portugesera, katalanera eta gaztelaniara itzulita dago.

Gaur egun harreman estua du kulturarekin eta esparru horretan jarduten duten eragile askorekin, izan ere, www.nontzeberri.eus  webgunean aritzen da erredaktore nagusi.

  • Neguko antzarrak (1993, Deustuko Unibertsitatea): Bernardo Atxaga, Josu Lartateti eta Koldo Julen Garairekin elkarlanean
  • Imentzioaren pergamuak (1989, Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Galera errepikatuak (1992, Susa)
  • Argia sortzen den izartegia (1996, Alberdania)
  • Amodioa batzuetan (2001, Euskaltzaindia-BBK)
  • Orbanak (2000, Olerti Etxea)
  • Itsasontziak ozeanotan bezala (1992, BCH)
  • Izozmendiak (2003, Susa)
  • Eroriaren logika (2009, Susa)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]