Juan Uriagereka
Juan Uriagereka | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Coruña, 1959 (63/64 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Deustuko Unibertsitatea Connecticuteko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Jairo Nunes (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Marylandeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Jakiunde |
Juan Uriagereka (Coruña, 1959) hizkuntzalaritzan katedraduna, Marylandeko Unibertsitatean, 1989tik irakasten baitu han. [1][2]
Filologian lizentziaduna, Deustuko Unibertsitatean, eta Hizkuntzalaritzan doktore, Connecticuteko Unibertsitatean. 2010etik Maryland Unibertsitateko Irakasleen errektoreorde da.Graduatu Programako zuzendari izan da Marylanden, eta irakasle bisitari Europako eta Amerikako hamar unibertsitatetan.
Biohizkuntzalaritza ikertzen du; hau da, giza hizkuntzara hurbiltzen da, natura-zientzien ikuspuntutik. Berrehun hitzalditik gora eman ditu lau kontinentetan. eta 20 doktore-tesi zuzendu ditu.
Uriagerekak 1999an ortografia anizkoitzaren eredua (ingelesez: multiple spell-out model) asmatu zuenetik, teorizazio sintaktikoan eragin handiena izan duen ikerketa-ildoetako bat izan da nazioartean. Ereduak hizkuntzaren kontu minimalistaren funtsezko elementu bat sinplifikatu zuen, sintaxiaren eta haren jabetze-prozesuaren isla zehatzagoa eginez. Hizkuntzalaritzako pentsamendu berriena fisikatik, biologiatik eta animalien portaeratik ateratako ikuspegiekin konbinatzen du, Noam Chomskyk Biohizkuntzalaritza (edo biolinguistika) moduan lehen aldiz deskribatutako eremuan aurrera egiteko.[3]
Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 2001: Euskadi Ikerketa Saria,
- Hizkuntzari Buruzko Liburu Profesionalik Onenaren Saria, American Association of Publishers elkarteak emanda, Rhyme and Reason (1998) obragatik (gaztelaniaz, Pies y Cabeza, 2005).
- Lau proiektu eskuratu ditu AEBtako National Science Foundation-etik
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Uriagereka, Juan. (2020). www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ «Juan Uriagereka. Hizkuntzalaritzan doktorea: Gorroto ditut definizioak - Euskonews» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
- ↑ (Ingelesez) «New book by Juan Uriagereka» linguistics.umd.edu (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Juan Uriagerekawebgune pertsonal akademikoa Marylan-eko Unibertsitatean
- Juan Uriagereka The MIT Press
- «Juan Uriagereka. Hizkuntzalaritzan doktorea: Gorroto ditut definizioak» www.euskonews.eus