Juan de Dios Doval Mateo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan de Dios Doval Mateo

Eusko Legebiltzarkidea

Bizitza
JaiotzaMadril1943ko irailaren 12a
Herrialdea Espainia
HeriotzaDonostia1980ko urriaren 31 (37 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna

Juan De Dios Doval Mateo (Madril, 1943ko irailaren 12a - Donostia, 1980ko urriaren 31) ETA erakunde terroristak hildako Donostiako Zuzenbide Fakultateko irakaslea eta politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan de Dios Doval Mateo 1980ko urriaren 31n hil zen, ETAren eskutik. Erakunde terroristak Jaime Arrese hil eta zazpi egun beranduago heriotza eman zion[1][2] Une hartan, Juan de Dios Dovalek 37 urte zituen, eta irakaslea zen Donostiako Zuzenbide Fakultatean.[3] Gainera, UCDko Gipuzkoako Batzorde Betearazlearen kidea zen eta bere alderdiaren zerrendaren bigarrena zen Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetarako.[4] Ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.

Hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980ko urriaren 31n, goizeko 9:00ak baino minutu batzuk lehenago, Juan de Dios Doval etxetik atera zen, Zuzenbide Fakultatera joateko.[5] Bere autoan sartu bezain laster, urdin koloreko Simca 1200 bat, pistolekin armatutako bi gazte hurbildu zitzaizkion, aurpegia estali barik. Horietako batek anoraketik pistola atera eta hainbat aldiz tiro egin zion. Hiru balek bere gorputza zulatu zuten. Pistolariek berehala ihes egin zuten. Anbulantzia batek biktima Arantzazuko Ama osasun-egoitzara eraman zuen, baina medikuek ezin izan zuten bere bizia salbatzeko ezer egin.

Dovalen kide zen Antonio Beristain apaizak Gaceta Universitarian aitortu zuenez, bere hilketaren bezperan, Dovalek bere idazkariari esan zion: “Egizu otoitz nire alde”. Hark alde batera egiteko gomendatu zion baina irakasleak irmo erantzun zion: “Ez dut nahi nire seme-alabek koldar bat naizela pentsatzea”. Bere atentatuaren hurrengo egunean Zuzenbide Fakultatearen jarduera erabat gelditu zen eta 300 bat ikasle eta irakaslek manifestazio isil bat antolatu zuten fakultatetik Gipuzkoako Foru Aldundiraino.[6]

Hilketa burutu aurretik, terroristek ibilgailu bat pistolaz lapurtu zuten, 8.30ak aldera. Gaizkileetako batek bolantea hartu eta bigarrena atzeko partean sartu zen, autoaren jabearekin batera. Jabea hiriko eraikinik gabeko eremu batean utzi zuten, kateatuta, eta poliziari hiru ordu baino arinago ez deitzeko adierazi zioten.

Egun berean, ETA politiko-militarrak adierazpen bat egin zuen hilketaren autoretza aldarrikatuz. Hiltzaileei dagokionez, 1982an Auzitegi Nazionalak prozesatu biak (José María Salegui Zuloaga eta Luis Francisco Amezaga Mendizabal) absolbitu egin zituen. Beraz, inork ez zuen Juan de Dios Dovalen hilketagatik zigorrik jaso.[7][8]

Obrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Gaztelaniaz) La revisión civil (1979).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .
  6. .
  7. .
  8. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]