Juan del Encina

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juan del Encina
Juan del Enzina León (cropped).JPG
Bizitza
Izen osoa Juan de Fermoselle
Jaiotza Salamancako probintzia1468ko uztailaren 12a (egutegi gregorianoa)
Herrialdea  Espainia
Heriotza León, 1529 (60/61 urte)
Hezkuntza
Heziketa Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak poeta, antzerkigilea, musikagilea eta idazlea
Izengoitia(k) Juan de la Enzina
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
IMDb nm0256743

Juan del Enzina —berak zerabilen idazkera— edo Juan del Encina —egungo idazkera—, jaiotzako izen-deiturez Juan de Fermoselle (Fermoselle, Zamora, 1468ko uztailaren 12a - León, 1529) gaztelaniazko olerkaria, drama-idazlea eta musikagilea izan zen. Erdi Aroko tradizioaren eta Errenazimentuaren arteko idazlea izan zen, egloga hitza Espainian erabili zuen lehena. Lan liriko labur asko ondu zuen gaztetan, doinuarekin batera. Cancionero, 1496an idatzia, da haren lan ospetsuenetako bat. Arte de la poesía castellana idatzi zuen bilduma horren hitzaurreko, ospetsua hori bera ere. Haren antzezlanetan bi molde desberdin bereizten dira; gaztetan idatzitako obrei Erdi Aroko kutsua darie (Egloga de Antruejo, Auto del Repelón, eta Eguberriari eta Jesu Kristoren Nekaldi eta Piztuerari buruzko eglogak), baina Erroman idatzi zituen lanak, eta haien ondorengoak, Errenazimentuko moldeetan sartzen dira bete-betean (Egloga de Fileno, Zambardo y Febea, Egloga de Plácida y Victoriano).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]