Juana Bacallao
| Juana Bacallao | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Neris Amelia Martínez Salazar |
| Jaiotza | Habana, 1925eko maiatzaren 26a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Habana, 2024ko otsailaren 24a (98 urte) |
| Hobiratze lekua | Colón Cemetery, Havana (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: Biriketako Tronboenbolismoa |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria |
| Izengoitia(k) | Juana Bacallao |
| Genero artistikoa | Guaracha |
| Musika instrumentua | pianoa Kongak ahotsa |
Neris Amelia Martínez Salazar, Juana Bacallao, Juana la cubana eta Juana La Caliente izengoitiz ere ezaguna, (Habana, 1925eko maiatzaren 26a – ibidem, 2024ko otsailaren 24a) kubatar abeslari eta musikaria izan zen[1][2][3].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Neris Amelia Martínez Salazar Habanako Cayo Hueso auzoan jaio zen[4]. Sei urterekin umezurtz geratu zen eta barnetegi katoliko batean sartu zuten. Geroago etxe-garbitzaile gisa lan egin zuen Obodulio Morales musikariak aurkitu zuen arte, etxe bat garbitzen zuen bitartean abesten zuenean[1].
Bere ibilbidean zehar munduan zehar ibili zen eta Nat King Cole, Bola de Nieve, Chano Pozo, Benny Moré, Rita Montaner, Los Zafiros eta Celeste Mendoza bezalako artistekin aritu zen elkarlanean[1][2][5]. 2011n Ameriketako Estatu Batuak eta Puerto Rico bisitatu zituen, eta gaztelaniazko hainbat telebista katetan agertu zen[4]. 2015eko irailean CNN kateko Anthony Bourdain: Parts Unknown telesaileko atal batean agertu zen[6][7].
2024ko otsailaren 24an hil zen Habanan, 98 urte zituela[8].
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020: Kubako Umore Sari Nazionala[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 (Ingelesez) «Ageless Cuban diva Juana Bacallao still saucy at 85» The Denver Post 2010-06-05 (kontsulta data: 2024-07-11).
- 1 2 (Ingelesez) «Juana Bacallao, The Black Goddess Made The Earth Shake» Tradicionales de los 50 2016-05-25 (kontsulta data: 2020-05-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Juana Bacallao sigue actuando pasados los 90 años» Cubadebate 2010-06-07 (kontsulta data: 2024-07-11).
- 1 2 (Gaztelaniaz) «Juana Bacallao llegó a Miami» Diario Dominicano 2011-12-14 (kontsulta data: 2020-05-08).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez)(Gaztelaniaz) «– Juana Bacallao, “Juana La Cubana”, actress, comedian. (Video). *** Juana Bacallao, “Juana La Cubana”, Actriz, Comediante. Video» The Cuban History 2016-04-27 (kontsulta data: 2024-07-11).
- ↑ (Ingelesez) «Anthony Bourdain Parts Unknown» Transcripts 2015-09-27 (kontsulta data: 2024-07-11).
- ↑ (Ingelesez) DeJesus, Erin. «‘Parts Unknown’ Cuba: Just the One-Liners» Eater 2015-09-27 (kontsulta data: 2024-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La carismática artista cubana Juana Bacallao muere a los 98 años en La Habana» Qué Pasa 2024-02-24 (kontsulta data: 2024-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Juana Bacallao y Arístides Hernández comparten el Premio Nacional del Humor 2020» DDC 2020-12-04 (kontsulta data: 2024-07-11).