Juana Cima
| Juana Cima | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Caibarién (en) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria |
Juana Cima Fernández (Caibarién, Kuba, 1951) artista da, margolaria.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juana Cima Kuban jaio zen 1951ean, baina hamar urterekin Asturiasera aldatu zen. Oviedoko Arte eta Lanbide Eskolan egin zituen ikasketak eta 1973an Arte Aplikatuetan graduatu zen, Dekorazio espezialitatean. Bi urte geroago Bilbora jo zuen eta Arte Ederretako goi eskolan sartu zen. Hurrengo urtean Katalunia aldera joan zen Mural Pintura Garaikidearen Espezializazio Ikastaroan parte hartu zuen Bartzelonako Sant Cugat del Vallés-en. 1980an Arte Ederretako Fakultatean amaitu zituen ikasketak, Pintura eta Grabatua espezialitateekin, eta urtebete geroago Euskal Herriko Unibertsitateko ICEk antolatutako Bideo Ikastarora joan zen.[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980 eta 1986 artean OHOko Irakasleak Prestatzeko Unibertsitatean eskolak eman zituen eta 1991n Euskal Herriko Arte Ederretako Fakultateko irakasle lanetan hasi zen.[1]
Juana Cimas mugimendu feministaren kartelen egileetako bat da, Itziar Elejalde eta Juncal Ballestinekin batera. Ikonografia oso bat sortu zuten.[2]
Bere lana, gainera, Euskal Herriko hainbat lehiaketa eta erakusketa esanguratsuetan aukeratua izan da, hala nola Arteder (1981,1982 eta 1983) Bilboko Nazioarteko Erakustazokan, Vitoria-Gasteizko Arte Plastikoen Biurtekoa Gasteizko BBAA Museo Probintzialean (1980), "Gure Artea 84", ibiltaria Bilbo, Iruñea, Gasteiz, Donostia, Bartzelona eta Salamancan barrena. (1984), "Bilbo Hiria Arte Plastikoen Nazioarteko Lehen Saria", Bilboko Bankuaren Erakusketa Aretoan, "Gure Artea 85", ibiltaria Donostian, Iruñean, Galizian, Gasteizen eta Bilbon, "Bizkaiko Artea" Bilboko Bankuaren Erakusketa Aretoan (1985), "Gure Artea 86" eta "I. Euskal Artisten Aretoa" Bilboko Bankuaren Erakusketa Aretoan (1986).
2000. urtean, txabola zaharberritzen eta landa-estudio bat eraikitzen hasi zen, eta, 2014tik aurrera, erretiroa hartu zuen, denbora gehiena bertan bizitzeko eta lan egiteko.[3]
Erakusketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakusketa kolektibo batzuetan parte hartu izan du, hala nola,[1]
- Bilboko Dach Galeriako Arte Grafikoa erakusketa (1978)
- Bizkaiko Pintura Gaur Bilbon, Gernikan, Balmaseda, Gaminiz, Barakaldo, Durango eta Getxo
- Bost Iruñeko CANeko Kultura Aretoan (1980),
- Emakumeok Gaur Bilboko CAMeko Kultura Aretoan eta VI al Pintura Bilbao Galerian (1983),
- Windsor Bizkaiko Pintore Galerian (1982),
- Bizkaiko Windsor Arte Galerian (1982)
- Bizkaiko Pintore Bizkaiko Arte Galerian (1982)
- Euskal Artistak Gosearen Aurkako Kanpainaren alde Bilboko Bankuko Erakusketa Aretoan (1986),
- Euskal Artistak Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokan Valentzian eta Arte Bizkaia Aretoan Bizkaiko Foru Aldundiaren Erakusketa Aretoan (1987),
- Jorge Oteizaren omenaldia Gasteizko San Prudentzio Aretoan (1988),
- Arco'89 (Madrilgo W.Batsor Kultura Galerian), B.Madrilgo Kultura Galerian. de Bilbao (1990),
- 20 Urte, 20. 1971-1991 Windsor Kulturgintza galerian (1991)
- Bagabiltza Omenaldia Abangoardian (1992),
- Kolektiboa Ameztoy, Rementeria eta Zumetarekin La Brocha-ko Kooperatiban (1994),
- Gizakia Helbururen X. Urteurreneko Oroitzapenezko Erakusketa Bilboko BBK-ko Kultur Aretoan (1996),
- El Puñalito y un puñao, Emakumeen Nazioarteko Eguna Bilboko Burtsan, Emasti Galerian (1997),
- Bilboko Emastia Galerian (2000) eta Bilboko Emilia Galerian (2000)
Sariak eta aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Besteak beste, sari hauexek jaso ditu:[1][4]
- 1980an Gasteizko Biurtekoan lehen saria jaso zuen.
- 1982 Galerías Preciadoseko pinturako lehen saria.
- 1983, Arte Plastikoak Sustatzeko Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren laguntza bat
- 1983an, Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren 25. Nazioarteko Lehiaketarako" kartel lehiaketako lehen saria
- 1984an eta 1985ean Bizkaiko Foru Aldundiaren beka eskuratu zuen.
- 1987an, bere horma-proiektua "Artea Kalera" lehiaketan hautatu zuten eta Bilboko Udalarekin batera margotu zuen.
- 1987an, Alaior-eko (Menorca) Udaleko Sant Llorenç Jaietako Kartel Lehiaketan lehen saria jaso zuen.
- 1989an, BBKren arte-sorkuntzarako beka bat lortu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e «Cima Fernández, Juana - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2025-11-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Albertus, Ramón. (2021-03-06). «La mirada feminista del Artium» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ «IAC | Galeria LA TALLER | Inauguración de la exposición de Juana Cima "La isla nos soñó"» www.iac.org.es (kontsulta data: 2025-11-18).
- ↑ Juana Cima. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Artiumek ardatz hartu du Juana Cimaren 'disidentzia afektiboa eta politikoa'", Edurne Begiristainen artikulua, 2026ko otsailaren 27ko Berria.