Juana de Ibarbourou

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Juana de Ibarbourou

Juana Ibarbourou idazle uruguaitarra, Juana Fernández Morales ezkondu baino lehen, Melo-n jaio zen 1895an eta Montevideo-n hil zen 1979an. Abizen euskalduna bere senarrarena, Lucas Ibarbourourena, zen. Juana hogei urterekin ezkondu zen.

Literatura-ren sari nazionala jaso zuen 1959an. Amerikako Juana ezizena bere lanagatik jaso zuen. Uruguaiko Akademiako partaide hautatu zuten 1947an.

Nahiz-eta Juana Ibarbourou-ren liburuak hizkuntza ugaritan agertu izan diren, bere olerkigintza-ren lanak oraindik euskaratu gabe daude. Amodioa du gairik behinena bere lanetan. Obra nagusiak hauek dira: Las lenguas del diamante (1919, Diamantearen mihiak), berehala ospea eman zion liburua; Cántaro fresco (1920, Suil freskoa), hitz lauz idatzitako olerkiak; Raíz salvaje (1922, Erro basa), izadiaren amodioa azaltzen duena; La rosa de los vientos (1930, Haizeen orratza), mina eta misterioaren azterketa zorrotza; Chico Carlo (1944) bere haurtzaroa kontatzen duen lana; Los sueños de Natacha (1944, Natacharen ametsak), umeentzako antzerkia. 1968an bere olerki lanen bilduma bat argitaratu zuen, Los mejores poemas (Poema onenak) izenburupean.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poesia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Las lenguas de diamante, (1919).
  • Raíz salvaje, (1922).
  • La rosa de los vientos, (1930).
  • Perdida, (1950).
  • Azor, (1953).
  • Mensaje del escriba, (1953).
  • Romances del Destino, (1955).
  • Angor Dei, (1967).
  • Elegía, (1968).
  • Obra completa (Acervo del Estado). Jorge Arbelechek zuzendutako lana bost liburukietan, (1992).
  • Obras escogidas. Sylvia Puentes de Oyenard prestatutako antologia, Andrés Bello argitaletxea, Santiago (Txile), (1999).
  • Rapsodia de Juana de Ibarbourou. Jorge Arbeleche eta Andrés Echevarría paratutako antologia. Rumbo argitaletxea, (2009).
  • Perdida, La Pasajera y otras páginas. Jorge Arbeleche eta Andrés Echevarríaren aukeraketa. UTU argitaletxea eta Uruguaiko legebiltzarra, (2011).

Prosa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juana de Ibarbourou Uruguaiko biletetan.
  • El cántaro fresco, (1920).
  • Ejemplario, haurrentzat, (1928).
  • Loores de Nuestra Señora, (1934),
  • Estampas de la Biblia, (1934).
  • Chico Carlo, haren haurtzaroari buruzko ipuina, (1944),
  • Los sueños de Natacha, haurrentzako antzerkia, (1945).
  • Canto Rodado, (1958).
  • Juan Soldado, hemezortzi narrazio, (1971).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juana de Ibarbourou Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Uruguai
Artikulu hau Uruguaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]