Juba (ibaia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juba
Wabiga Jubba
Bardere.bridge.jpg
Datu orokorrak
Luzera 1.658 km
Geografia
Koordenatuak 0° 14′ 58″ S, 42° 37′ 51″ E / 0.2495°S,42.6307°E / -0.2495; 42.6307Koordenatuak: 0° 14′ 58″ S, 42° 37′ 51″ E / 0.2495°S,42.6307°E / -0.2495; 42.6307
Herrialdea Etiopia eta Somalia
Hidrografia
Ur-emaileak
Arroaren azalera 497.504 km²
Bokalea Indiako Ozeanoa
Mendizaletasuna

Juba[1] (somalieraz: Wabiga Jubba; italieraz: Giuba) Somaliako hegoaldeko ibai bat da. Etiopiarekin mugan sortzen da Dawa ibaia eta Gebele ibaiaren elkarketaz eta hegoalderantz doa zuzenean Indiako ozeanoraino.

Juba ibaiaren ertzak batez ere sabana dira eta duen emankortasunagatik Somaliako eskualderik aberatsena da. Euri gehiena Somalian jasotzen du eta hainbat alditan uholdeak ere sortzen ditu. Jirafak, gepardoak, lehoiak, leopardoak, hienak, bufaloak, hipopotamoak, krokodiloak, elefanteak eta gazelak bizi dira, besteak beste, inguruan.

Ibaiak Jubbada Dhexe eta Jubbada Hoose eskualdeei ematen die izena, eta era zabalagoan Jubalandi.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juba (ibaia) Aldatu lotura Wikidatan