Juba I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Juba I.a
Juba denarius in support of Pompey against Cesar 60 46 BCE.jpg
Bizitza
Jaiotza Hippo Regiusk. a. 85
Heriotza k. a. 46
Heriotza modua suizidioa
Familia
Aita Hiempsal II
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Juba I.a[1] (latinez: Iuba; antzinako grezieraz: Ιóβας (Ιóβα) edo Ιουβας; k. a. 85 - k. a. 46) k. a. 60 eta k. a. 46 artean Numidiako erregea izan zen. Hiempsal II.aren semea, Ponpeiori esker lortu zuen tronua.[2]

Zesarren Gerra Zibilean ponpeiotarren alde egin zuen eta Publius Attius Varusekin batera Gaius Scribonius Curio borrokatu zuen.

Tapsoko guduan soldadu eta elefante asko eraman zituen. Boko II.a Mauritaniako erregeak bere erresumaren mendebaldea inbaditu zuenean, bere armada bitan zatitu zuen. Bokok Cirta bere erresumako hiriburua hartu zuen eta, Julio Zesar Tapson irabazi zuenean, Jubak bere buruaz beste egin zuen. Numidia, orduan, erromatar probintzia bilakatu zen eta Zesar Augustori esker, Juba II.a bere semea tronua berreskuratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Juba I.a Aldatu lotura Wikidatan