Judimendi

Koordenatuak: 42°50′42″N 2°39′45″W / 42.845°N 2.6625°W / 42.845; -2.6625
Wikipedia, Entziklopedia askea
Judimendi
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°50′42″N 2°39′45″W / 42.845°N 2.6625°W / 42.845; -2.6625
Demografia

Judimendi Gasteizko (Araba) auzo bat da. Judimendi auzoa, izen bereko mendixkaren mendebalderantz hedatzen da, hiriaren erdigunearen eta Judimendiko parkearen artean. Iparraldean Done Jakue auzoa dauka, Mendebaldean Babesgabeak eta Ekialdean Santa Luzia.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Judimendi, Judimendioste eta Judimendizar gisa ageri da agirietan, gaztelaniaz duela ez urte asko jarri dioten "z" gabe (izan ere, gaur egungo gaztelanian, Judizmendi forma erabiliena da).[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko hirian bizi zen komunitate sefardiak kanposantua zeukan gaur egun Judimendi kokatzen den gunean. 1492. urtean errege-erregina katolikoek juduen kanporatzea agindu eta gero, hiriko juduek akordio bat sinatu zuten garai hartako agintariekin, eta haren bidez adostu zen kanposantuaren lurretan ez zela sekula ezer eraikiko.

Judimendiko parkea.
Juduen eta Gasteizko udalaren arteko akordioak, Judimendiko zoruko oroitarrian.

Mendeak aurrera egin ahala, izenaren jatorria ahaztuz joan zen, eta XX. mendean Gasteizko udalak, kanposantu berri bat eraikitzea proposatu zuen juduen kanposatua egondako lurretan. Baionako juduen komunitateak haren berri izan zuenean, udaletxearekin harremanetan jarri zen. Horrela, 1492ko akordioa berritzeko, beste akordio bat sinatu zuten bi aldeek.

Auzoaren eraikuntza 1930eko hamarkadan hasi zen etxe merkez osaturiko auzune baten bitartez. Etxe merke horiek, gaur egun Estibaliz etorbidea eta Jose Lejarreta kaleen artean daudenak, hiriko etxebizitzarik gutiziatuenen artean daude. Judimendiko parkea eraberritzearekin batera, hainbat zuhaitz eta landare berri landatu dira.

Iragan judua oroitzeko, olibondoak landatu dira, eta Yael Artsi artista israeldarraren "Elkarbizitza" eskultura jarri da parkearen erdian.

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sua Judimendiko jaietan.

Judimendiko jai nagusia San Joan gaua da. Udako solstizioa ospatzen den gau horretan Judimendiko parkean pizten den suak Gasteiz osoko jende asko erakartzen du.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Henrike Knörr (1989): "La zeta empeñada en entrar en Judimendi y otras cosas de un callejero".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez de Madina, Elena. Geu aldizkaria. Gasteiz: 2009, 196. alea, 15. orr. ISSN 1133-0988

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz