Edukira joan

Judith Suminwa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judith Suminwa

(2025)
Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministro

2024ko ekainaren 12a -
← Jean-Michel Sama Lukonde Kyenge (en) Itzuli
Minister of Planning (en) Itzuli

2023ko martxoaren 24a - 2024ko apirilaren 1a
Bizitza
JaiotzaKongo-Central, 1967ko urriaren 19a (58 urte)
Herrialdea Kongoko Errepublika Demokratikoa
Kikongo
Hezkuntza
HeziketaBruselako Unibertsitate Askea
Catholic university of Mons (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Ideologia eta sinesmenak
Alderdi politikoaDemokrazia eta Garapen Sozialerako Batasuna

X.com: suminwajudith LinkedIn: judith-tuluka-suminwa-486b52a Edit the value on Wikidata

Judith Suminwa Tuluka (Kongo-Central, 1967ko urriaren 19a) kongoar politikaria da, 2024az geroztik Kongoko Errepublika Demokratikoko lehen ministroa dena, eta lehen emakumea da kargu horretan. Lehen ministro izan aurretik, Estatu ministroa eta Plangintza ministroa izan zen.

Judith Suminwa Tuluka Kongo-Central probintzian jaio zen[1] 1967ko urriaren 19an.[2] Bere aita Txaden aritu zen enbaxadore gisa Mobutu Sese Sekoren presidentetzan.[3]

Monseko Unibertsitate Katolikoan lizenntziatu zen Zientzia Ekonomiko Aplikatuetan[4] eta masterra Bruselako Unibertsitate Askean egin zuen.[5][3] 1997an itzuli zen Kongoko Errepublika Demokratikora, eta Citibanken lan egin zuen.[3]

Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoan aurkeztu zen eta eta administrazio eta finantza laguntzaile gisa lan egin zuen Garapenerako Nazio Batuen Programako kide bihurtu aurretik.[3]

Demokrazia eta Garapen Sozialerako Batasuneko kidea da.[5] Jarraipen Estrategikorako Presidentetza Kontseiluko koordinatzaileordea izan zen. 2023an Sama Lukonderen kabineteko Estatu Ministro eta Plangintza Ministro bihurtu zen.[6]

2024ko otsailaren 21ean, Sama Lukonde lehen ministroak dimisioa eman zuen[7], eta Judith Suminwa herrialdeko lehendabiziko emakumezko lehen ministro bihurtu zen.[5] Bere hasierako kabinetea 54 pertsonaz osatuta zegoen, haietatik 18 emakumeak izanik.[8]

Suminwak Ruanda kritikatu du Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko eremuak okupatzeagatik, eta Kongo Ibaiaren Aliantza bezalako matxino taldeei laguntzea leporatu dio.[9]

Roger Tulukarekin ezkonduta dago, 1990eko hamarkadan Belgikan ezagutu zuen Félix Tshisekediren ikaskide ohiarekin.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ (Frantsesez) Ba-Mweze, Jean-Noël. «Judith Suminwa, première femme cheffe du gouvernement en RDC» Deutsche Welle 2024-04-02 (kontsulta data: 2025-10-24).
  2. ↑ (Ingelesez) «Judith Suminwa» Embassy of the DRC Republic in Nairobi (kontsulta data: 2025-10-24).
  3. 1 2 3 4 5 (Ingelesez) Duhem, Vincent. «DRC: 10 things to know about new PM Judith Suminwa Tuluka» The Africa Report 2024-04-08 (kontsulta data: 2025-10-24).
  4. ↑ (Ingelesez) «Hon. Judith Suminwa Tuluka» Extractive Industries Transparency Initiative (kontsulta data: 2025-10-24).
  5. 1 2 3 (Frantsesez) «Judith Suminwa Tuluka devient la première femme Première ministre de la RDC» Le Baobab 2024-04-01 (kontsulta data: 2025-10-24).
  6. ↑ (Frantsesez) Lokale, Prisca. «RDC-Sama Lukonde II : ce qu'il faut savoir de Judith Tuluka Suminwa, la nouvelle ministre d’Etat en charge du Plan» Actualite 2023-01-27 (kontsulta data: 2025-10-24).
  7. ↑ (Frantsesez) «RDC : Judith Suminwa Tuluka nommée Première ministre» RTBF 2024-04-01 (kontsulta data: 2025-10-24).
  8. ↑ (Ingelesez) Fischer, Nikolas. «Congo govt.'s first 100 days see many goals, few results» Deutsche Welle 2024-09-20 (kontsulta data: 2025-10-24).
  9. ↑ (Frantsesez) «A Addis-Abeba, Judith Suminwa met en lumière les affres de l’agression rwandaise dans l’Est de la RDC» Radio Okapi 2025-02-15 (kontsulta data: 2025-10-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]