Judithen liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 10:51, 27 martxoa 2015
Caravaggioren "Judith Holofernesen burua mozten"

Judithen liburua (hebreeraz יְהוּדִית Yehudit "bedeinkatua") Itun Zaharreko liburu deuterokanonikoa da, juduek eta protestante gehienek onartzen ez dutena.

Holofernes asiriarrak Betulia hiriari egindako erasoa kontatzen du, eta nola azkenean Israelek irabazi zuen Judithi esker.

Liburua anakronismoz beterik dagoenez, aditu askok ez dute fidagarritzat hartzen eta, batzutan, lehenengo eleberri historikotzat [1]

Argumentua

Judith Manasesen alarguntsa izan zen. Holofernesen ostea Betuliara joan zen hiri hori menderatzeko asmoz. Hori galarazteko, apaindu eta Holofernesengana joan zen Judith. Buruzagia liluratuta utzi zuen eta berarekin zegoela, burua moztu zion Judithek.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Judithen liburua Aldatu lotura Wikidatan