Edukira joan

Judu alderrai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judu alderrai
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Judu herratua karikatura batean.

Judu alderraia, Judu herratua edo Judu herraria gizon hilezkor mitikoa da. Haren elezaharra XIII. mendean hasi zen zabaltzen Europan. Mendebaldeko imajinario kolektiboaren irudi mitologikoa da. Artean eta literatura antisemita kristauan agertzen da.

Jatorrizko mitoan kontatzen denez, judu batek (bere karakterizazio zehatza aldatu egiten da bertsioen arabera) Jesusi barre egin zion gurutziltzatzeko bidean. Jainkoak orduan «Jesukristo lurrera itzuli arte herrari gisa ibiltzera» kondenatu zuen. Pertsonaia horrek lurrean zehar ibili behar du, alderrai, Parusiara arte.

Mitoaren elementu zehatzak aldatzen dira herrialdeen arabera. Sarritan judu alderraiarengan juduen diasporaren pertsonifikazio metaforikoa ikusi izan da, kristau ikuspuntutik iseka moduan interpretatuz; haien ustez Jerusalemen suntsipena jainkozko zigorra izango zen.

Ez da istorio biblikoa, Bibliak ez baitu aipatzen judu alderraia dagoen modu berean zigortuta dagoenik.[1]

Asueroren kondaira

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsio desberdinen artean adibide gisa bat jasoko dugu: Asuero edo Ahasuerus Jerusalemgo zapatari bat zen. Kristok Kalbariorako bidean haren atearen ertzean gelditu zen atseden hartzeko. Asuerok orduan bultza egin zion "Atera oraintxe bertan hortik; zergatik gelditzen zara?" esanez. Kristok erantzun zion: «Nik gero atseden hartuko dut, baina zu etengabe ibiliko zara ni itzuli arte» (batzuek gaineratu zuten: «umerik jaio ez arte» edo «emakumeak erditzeari utzi arte»). Une hartatik bertatik iragarpenaren konplimendua hasi zen; beti erromes ibiltzen zen Asuero, inon gelditu gabe. Berrogeita hamar urte zituela ematen zuen beti, eta intziri ugari egiten zituen bere erruaren oroitzapenak sortzen zion tristeziarengatik.[2]

Judu alderraiaren agerpen jendetsuena Hanburgon gertatu omen zela baieztatu zen 1542an; hala dio Paul von Eitzen (1521-1598), Schleswigeko apezpikuaren testigantzak. 1542ko agerpenean Asuero ehunka lagunek ikusi zutela nabarmendu zuen, eta Jesusen sufrimenduei buruzko xehetasun ilunak eman zituela zioen.

Judu herratuaren izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen asko eman izan zaizkio. Hona hemen batzuk:

  • Ahasuerus
  • Adelqui
  • Larry Ibiltaria
  • Joseph Cartaphilus
  • Joan Jainkoa itxoiten
  • Michob-Ader
  • Samuel Belibeth
  • Joan garaietakoa
  • Cartaphilus
  • Joan Buttadeus

Mitoa literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera-hasieratik mitoak bere islak izan zituen literaturan. Hona hemen adibide batzuk:

Mitoa zineman

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Valentina Cortese eta Vittorio Gassman 1948ko filman.

Mitoa film askoren inspirazio iturria izan da:

  • The Wandering Jew, AEBko filma, 1933an plazaratuta, Conrad Veidt aktorearekin protagonista gisa.
  • Der Vanderner Yid yiddishez egindako filma, 1933an. Nazien Alemanian juduen bizimodua azaldu zuen.
  • Der ewige Jude, 1940an Alemanian egindako film antisemita.
  • L'ebreo errante, 1948an Italian egindako lana, Eugène Sueren eleberrian oinarrituta. Vittorio Gassman eta Valentina Cortese aktore nagusiak ziren.
  • The Seventh Sign, AEBko beldurrezko filma, 1988an egina. Film horretan Judu alderraia erromatar zenturioa zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]