Edukira joan

Juhan Kukk

Wikipedia, Entziklopedia askea
Juhan Kukk

Riigivanem

1922ko urriaren 21a - 1923ko abuztuaren 2a
Konstantin Päts - Konstantin Päts
President of the Riigikogu (en) Itzuli

1921eko azaroaren 18a - 1922ko azaroaren 20a
Otto Strandman - Konstantin Päts
Minister of Finance (en) Itzuli


Riigikoguko kidea

Bizitza
JaiotzaKäru (en) Itzuli1885eko apirilaren 13a
Herrialdea Estonia
HeriotzaSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna1942ko abenduaren 4a (57 urte)
Hezkuntza
HeziketaRīgas politehniskais institūts (en) Itzuli 1910)
Hizkuntzakestoniera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaEstonian Labour Party (en) Itzuli

Juhan Kukk (Käru, 1885eko apirilaren 13aKargopol, Arkhangelsk oblasta, 1942ko abenduaren 4a) estoniar ekonomialari eta politikaria izan zen, Estoniako estatuburua 1922tik 1923ra.

Tartuko Goi Mailako Zientzia Eskolan graduatu zen eta ondoren Merkataritza ikasi zuen Rigako Eskola Politeknikoan 1904tik 1910era. Geroago, goi mailako diploma jaso zuen Alemanian.

Estoniako Batzar Probintzialeko kide (1917-1918), Estoniako Behin-behineko Gobernuko Estatu Jabetzako ministro (1918-1919) eta Estoniako Errepublikako Finantza ministro (1919-1920) eta Merkataritza eta Industria ministro (1920-1921) izan zen.

1920tik 1926ra lehen eta bigarren parlamentuetan edo Riikogun diputatu izan zen. 1921eko azarotik 1922ra Riikoguko presidente izan zen eta estatuburu izendatu zutenean dimititu egin zuen.

Mugimendu kooperatiboaren bultzatzailea izan zen eta bankari ere izan zen. 1924tik 1926ra Estoniako Bankuko presidentea izan zen.

1940an Sobietar Batasunak Baltikoko estatuak okupatu ondoren, NKVDk Kukk eta beste estoniar politikari batzuk atxilotu zituen. Erbesteratu eta Kargopolen giltzapetu zuten, Arkhangelsk oblasten, eta han hil zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]