Juhan Parts
Itxura
Juhan Parts (Tallinn, 1966ko abuztuaren 27a) estoniar abokatu eta politikaria da. Estoniako lehen ministroa izan zen 2003tik 2005era.
Tartuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, Justizia ministerioan sartu zen eta 1998an auditore nagusi izendatu zuten.
Res Publica alderdi kontserbadorearen sortzaileetako bat izan zen, geroago Isamaa bihurtu zena, eta 2003an lehen ministro aukeratu zuten hauteskundeak irabazi ondoren. 2005ean bere agintaldia amaitu zuen zentsura-mozioa galdu ondoren.
2007tik 2014ra Andrus Ansipen gobernuan Ekonomia ministro izan zen. 2017tik 2022ra Europako Kontu Auzitegiko kide izan zen.