Juho Vennola
Itxura
Juho Heikki Vennola (Oulu, 1872ko ekainaren 19a – Helsinki, 1938ko abenduaren 3a) finlandiar politikaria izan zen, Finlandiako lehen ministroa 1919tik 1920ra eta 1921etik 1922ra.
Ekonomia irakaslea izan zen Helsinkiko Unibertsitatean eta politikan Alderdi Progresista Nazionaleko kidea eta Finlandiako Parlamentuko kidea 1919tik 1930era. 1920an Finlandia eta Errusiaren arteko Tartuko Bake Itunean parte hartu zuen. Merkataritza eta Industria ministroa (1919), Kanpo Arazoetakoa (1922-1924) eta Finantza ministroa (1930-1931) izan zen.
Bi aldiz izan zen lehen ministro. Lehenengoa 1919tik 1920ra eta bigarrena 1921etik 1922ra. Gainera, jarduneko lehen ministroa izan zen 1931ko otsailetik martxora, Pehr Evind Svinhufvuren bigarren gobernuan.
