Julen Guerrero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julen Guerrero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJulen Guerrero Lopez
JaiotzaPortugalete1974ko urtarrilaren 7a (50 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Europarra
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Espainiako 16 urtetik beherako futbol selekzioa1989 / 199097
Espainiako 17 urtetik beherako futbol selekzioa1990 / 199183
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1990 / 1991142
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa1992 / 1994128
Bilbao Athletic1992 / 1992126
Athletic1992 / 2006372101
Euskal Herriko futbol selekzioa1993 / 2006116
Espainiako futbol selekzio nazionala1993 / 20004113
 
Posizio edo espezialitateaerdi puntakoa
Lateralitateaeskuina
Pisua71 kilogramo
Altuera1,79 metro

Facebook: 8JULENGUERRERO Twitter: 8JULENGUERRERO FIFA: 77902 UEFA: 8685 Edit the value on Wikidata

Julen Guerrero Lopez (Portugalete, Bizkaia, 1974ko urtarrilaren 7a - ) euskal herritar futbolaria izan zen, 12 urtez Athleticen[1] jokatu zuena, Athleticen harrobitik irtenda. 1992ko udan egin zuen salto Athleticen lehen taldera, Jupp Heynckes entrenatzailea talde bilbotarrera iristearekin batera. Urte hartan 10 gol egin zituen, 37 norgehiagoka jokatuz. Bere anaia gazte José Félix ere futbolaria izan zen, eta bere seme Julen Jon futbolaria da gaur egun.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1991-1992 denboraldian Bilbao Athleticen aritu ondoren, 1992. urtean debutatu zuen lehen mailako taldearekin. Lehen denboraldi hartan 37 partida jokatu zituen, eta hamar gol egin. Bere denboraldirik arrakastatsuena 1993-1994koa[2] izan zen, 36 partidutan 18 gol eginez. 1995ean, kanpotik heltzen zitzaizkion proposamenei jaramon egin gabe, 2007. urtea arte luzatu zuen Athleticekin zuen kontratua. 1997-1998 denboraldia izan zuen onena. Ligan bigarren sailkaturik, hurrengo urtean Txapeldunen Ligan jokatzeko aukera izan zuen. Erdilaria zen, kapitaina eta bere taldeko jokalaririk kuttunenetakoa. Hala ere, 2000tik aurrera, Guerreroren izar-distira bat-batean itzali zen, Luis Fernandez entrenatzaileak talde titularretik baztertu zuelarik. Europako jokalari onenetako bat izatetik bere errendimenduan gorabehera handiak izatera igaro zen. 2002tik aurrera, 15 bat partida jokatu zituen urtean. 2006ko uztailaren 11n erretiratu zen.[3]

Bere kirol ibilbidean, 14 denboraldi egin zituen guztira lehen mailan, 356 partida jokatu zituen, eta 101 gol sartu. Nazioartean bi munduko txapelketa jokatu zituen Espainiako futbol selekzioarekin, Estatu Batuetakoa eta Frantziakoa, eta Eurokopa bat,[4] Ingalaterrakoa. Euskal Selekzioarekin ere jokatu zuen.

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 31n eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League UEFA Intertoto Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2. 1991/92 12 6 - - - - - - - - 12 6
Denera 12 6 - - - - - - - - 12 6
Athletic
Euskal Herria
1. 1992/93 37 10 0 0 - - - - - - 37 10
1. 1993/94 36 18 4 3 - - - - - - 40 21
1. 1994/95 27 13 2 1 - - 4 2 - - 33 16
1. 1995/96 33 9 6 1 - - - - - - 39 10
1. 1996/97 38 15 5 1 - - - - - - 43 16
1. 1997/98 29 8 3 0 - - 1 0 - - 33 8
1. 1998/99 36 9 2 1 8 2 - - - - 46 12
1. 1999/00 32 6 3 0 - - - - - - 35 6
1. 2000/01 27 4 2 0 - - - - - - 29 4
1. 2001/02 20 5 6 2 - - - - - - 26 7
1. 2002/03 14 0 2 2 - - - - - - 16 2
1. 2003/04 14 1 0 0 - - - - - - 14 1
1. 2004/05 12 3 4 0 - - 2 0 - - 18 3
1. 2005/06 17 0 2 0 - - - - 2 0 21 0
Denera 372 101 41 11 8 2 7 2 2 0 430 116
Ibilbide osoan 384 107 41 11 8 2 7 2 2 0 442 122

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Historia del Athletic de Bilbao – Canal Athletic» athletic.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  2. «Spain - Footballer of the Year» www.rsssf.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  3. Berria. «Julen Guerrero Athleticetik kanpo, 26 urteren ondoren» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  4. «Partidos Julen Guerrero, Julen Guerrero López» www.bdfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]