Jules Romains

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jules Romains
Jules Romains.jpg
lehendakari

1936 - 1939
Herbert George Wells
lehendakari

1934 - 1939
Paul Valéry - Jean Schlumberger Itzuli
seat 12 of the Académie française Itzuli

Bizitza
Izen osoa Louis Henri Jean Farigoules
Jaiotza Saint-Julien-Chapteuil1885eko abuztuaren 26a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1972ko abuztuaren 14a (86 urte)
Hobiratze lekua Père Lachaise hilerria
Hezkuntza
Heziketa Lycée Condorcet Itzuli
École normale supérieure
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak antzerkigilea, idazlea eta poeta
Lan nabarmenak Men of Good Will Itzuli
Knock Itzuli
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Frantses Akademia
Ligue internationale des combattants de la paix Itzuli
PEN
PEN Club français Itzuli
Abbaye de Créteil Itzuli
Mugimendua humanismoa
IMDb nm0738653
Envoi Jules Romains.svg

Jules Romains (Jaiotza-izena: Louis Farigoule ; Saint-Julien-Chapteuil, Haute-Loire, 1885eko abuztuaren 26a - Paris, 1972ko abuztuaren 14a) frantses idazlea izan zen.

Unanimismoaren dotrina ezagutarazi zuen XX. mendearen hasieran, norbanako-multzo batek arima komuna duelako ustea. Garai hartan argitaratu zituen L´âme des hommes (1904, Gizakien arima) eta La vie unanime (1908) poesia-bildumak. Unanimismoaren gaia erabili zuen, halaber, Odes et prières (1913, Odak eta otoitzak) poesia-bilduman, Mort de quelqu´un (1911, Baten heriotza) eta Les copains (1913, Adiskideak) eleberrietan. Arrakasta handia lortu zuen, aldi berean, antzerkirako prestatu zituen lanekin: Monsieur Le Trouhadec saisi par la débauche (1923, Gehiegikeriak bultzatutako Trouhadec jauna) eta, batez ere, Knock ou le triomphe de la médecine (1923, Knock edo medikuntzaren garaipena). Handik aurrera, bere bizitzako lanik handiena idazten hasi zen, 27 liburukitan bildu zuen Les hommes de bonne volonté (1932-1956, Borondate oneko gizakiak) literatura-lana. Obra horretan xehetasun handiz deskribatzen du bere garaiko frantses gizartea. Bere bizitzako azken urteetan, ohiturazko eleberri multzo bat idatzi zuen: Une femme singulière (1957, Emakume berezia), Le besoin de voir clair (1958, Argi ikusteko beharra) eta Mémoires de madame Chauverel (1959, Chauverel anderearen memoriak). Harenak dira, halaber, Lettres à un ami (1964-1965, Gutunak lagun bati) eta Amitiés et rencontres (1970, Adiskidetasunak eta topaketak) biografia-lanak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jules Romains Aldatu lotura Wikidatan