Julia Chávarri Otero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Julia Chávarri Otero
Bizitza
Izen osoa Julia Chávarri Otero
Jaiotza Cenicero, 1932
Herrialdea  Araba
Heriotza Gasteiz, 2011 (78/79 urte)
Jarduerak
Jarduerak gizarte-langilea eta nun Itzuli

Julia Chávarri Otero (Cenicero, Errioxa, 1932-Gasteiz, 2011ko otsailaren 5a) hasieran moja izan bazen, gero utzi zuen eta gizarte langile bezala Gasteizen oso ezaguna egin zen. Bere lan nagusietariko bat ijito herriko pertsonekin egin zuen nahiz eta bera payo izan; zentzu horretan Arabako ijitoentzat erreferentziako elkartea den Gao Lacho Dromen zuzendaria izan zen.[1] Bizitza oso lan horri eman zion. 1984an Gasteizko Udalak giza-eskubideen “Jesús de Galíndez" saria eman zion.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julia Chávarrik Irakasle ikasketak, Arte Ederrak eta Gizarte Lana ikasi zuen. 1968an, oraindik moja izanik, Caritasen, Gasteizko ijitoekin lanean hasi zen. Urte haietan ijitoen herriaren bizi baldintzak oso gogorrak ziren eta haien bizimodua hobetzeari ekin zion. Bere lehenego lanak Jauregien Landetan zeuden txaboletan izan ziren; orduan bi erlijiosoen laguntza izan zuen: José Ignacio Alberdi eta José Luis Zabalza. 1970 Julia Chavarrí moja izateari utzi zion.

70. hamarkadaren hasieran, garaiko hiriko alkateak, Manuel Maria Lejarreta Gao Lacho Drom auzoaren kokapena erabakitzeko, ijitoen patriarkekin bildu zen. Toki horretan hamaika urte egon ziren baina baldintzak gero eta okerragoak ziren eta 1981tik 1983ra utzi zuten. Jose Angel Cuerda alkate berriaren laguntzaz, Udalak prestamu bat eskaini zuen familia horiei hiriko auzo desberdinetan, batez ere Sansomendin, etxeak eskaintzeko. urte batzuk geroago, Julia Chavarrík eta Bartolomé Jiménezek, azken hau ijitoen elkarteko presidentea, Erriberabeitiko Melledes herri ustua erosi zuten bertan langabezian zeuden ijito gazteentzako lan-tailerrak antolatzeko.[2] Halaber, drogomenpekotasunak pairatzen zituzten gazteentzako birgaitze terapia taldea sortu zuten ere bai.

2011ko otsailaren 5ean hil zen, 79 urte zituelarik. Cenizeron lurperatu zuten.[3]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1984an Gasteizko Udalak giza-eskubideen “Jesús de Galíndez" saria.
  • 1991an Eusko Jaurlaritzaren Sustatu Saria Gao Lacho Drom elkarteari.
  • 2011an Gasteizko Udalak Ohorezko Hiritarra izendatu zuen.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]