Julia Felixen etxea

Koordenatuak: 40°45′N 14°29′E / 40.75°N 14.49°E / 40.75; 14.49
Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Felixen etxea
Pompeii Regio II Insula 4
Ponpeia
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Campania
Italiako hiri metropolitarraMetropolitan City of Naples
Italiako udalerriPompei
Koordenatuak40°45′N 14°29′E / 40.75°N 14.49°E / 40.75; 14.49
Map
Ondarea
Kontaktua
HelbideaScavi archeologici di Pompei - Regio II - Insula 4 - 3
Julia Felixen etxeko horma bateko pinturak, natura hil edo bodegoi bat brontzezko ontziekin, arrautzak eta hegaztiak dituen erretilu bat erakusten du.

Julia Felixen etxea Ponpeia hiriko erromatar villa handi bat da. Julia Felixen egoitza izan zen, zenbait sekzio alokairuko apartamentu bihurtu zituena hiria suntsitu zuen K.o. 79. urteko Vesubio mendiko erupzioaren K.o. 62. urteko lurrikara aitzindariaren ondoren. Indusketa arkeologikoak 1755ean hasi ziren eta oraindik ere jarraitzen dute. Hainbat Familia-unitateen bizilekua izanik, lekukotasun eskerga da.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Venus bikinian" deiturikoak, Julia Felixen (Ponpeia, Italia) etxekoak, hain zuzen ere, Afrodita bere greziar baliokidea erakusten du sandalia jartzeko zorian, Eros txikia behean duela eta ezkerreko besoa Priaporen estatua gainean duela. I. mendea [1]

Julia Felix Ponpeia hirian bizi zen emakume erromatar bat zen. Villa bikain bat zuen, hirian bloke oso bat zuena, eta ikertzaileek ondo hornituta eta apainduta bezvillaala dokumentatu dutena, 62ko lurrikarak kalte larriak jasan zituen arte. Lurrikararen ondoren, Juliak, bere jabetzaren zati bat, Ponpeiako beste bizilagun batzuei alokatu zien, euren etxeak galdu zituztenak, eta, honela, bere villaren zati batzuk, bainu publiko, denda, taberna eta apartamentu bihurtu zituen. Bere villaren zati bat alokatzeak, aparteko diru sarrera batzuk irabaztea eta negozio emakume errespetagarri bezala ezartzea ahalbidetu zion, eta Ponpeiako figura publikoa. Iragarkia kanpoan idatzita aurkitu zen:

« "IN PRAEDIS I[VLI]AE SP(VRI) F(ILIAE) FELICIS / LOCANTVR / BALNEVM VENERIVM ET NONGENTVM TABERNAE PERGOLAE / CENACVLA EX IDIBVS AVG. PRIMIS IN IDVS AVG. SEXTAS ANNO[SCO]NTINVO[S QV]INQVE / S. Q. D. L. E. N. C." »

"Felix", "Zorionekoa" esan nahi duen erromatar izena da, errepublika garaian Luzio Kornelio Sila diktadorearen eta haren ondorengoen epitetoa zen. [2] Inperio garaian zorte ona suposatzen zuen izena izan zen, baita cognomen eta esklabo izen arruntenetako bat ere.

Arkitektura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ponpeiako aberatsen etxeak patio angeluzuzenen inguruan eraiki ziren, gela nagusiak haietara irekitzeko. Etxe horiek lorategi itxiak eta ur hornidura pribatuak zituzten. Denboran zehar, pompeiar aberatsek, euren barnean, iztukua erabili zuten arkitektura apaintzeko, marmolezko plakak argitasuna emateko, baita kolore biziko pinturak ere.

Julia Felixen etxearen barruan Ponpeiako bikote baten erretratua. (Paquio Proculoren erretratua)

Villaren barruan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beren villetan, Ponpeiarrek gustu pertsonalak adierazten zituzten. Batzuek greziar klasikoen kopien margolanen aldeko hautua egin zuten eta beste batzuek maitasun edo emankortasun gaiak aukeratuko zituzten, baina gehienek paisaiak aukeratu zituzten. Ponpeian aurkitutakoek bertako bizitzako eszenak erakusten dituzte, kostaldeko villak edo basoak eta muinoak. Ponpeiako jabe batek gela berria eraikitzerakoan lorategiaren zati bat galtzen zuenean, lorategia gelako hormetan birsortzeko agindua ematen zuen.

Julia Felixen villa barruan dagoen artea ere oso interesgarria da. Bere villan Foroko eguneroko bizitza irudikatzen duten pintura sorta paregabea dago, besteak beste, merkatuko postuak, aire libreko eskola, jendea arkupeetan berriketan eta bere neskamearekin doan emakume batengandik limosna jasotzen duen eskale bat. Julia Felix juliotarren (liberto inperialak) ondorengoa zen, eta horrek eragina izan zezakeen klase ertaineko eguneroko bizitza erakusteko aukeran. [3]

Indusketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ponpeian egindako lehen indusketetatik Julia Felixen villa agertu zen. 1755. urtetik hasita, villako atal asko aurkitu ziren Ponpeia hiria induskatzen hasi zirenean. Lehen indusketa hartan taberna konplexua, luxuzko bainuak eta lorategira begira dagoen goiko afaltoki aberatsa agertu ziren. 1912-1935 bitartean santutegi ezezagun bat eta Via dell'Abbondanzako fatxada aurkitu ziren, baina eraikin osoa induskatu zutenean, bi estatua ere aurkitu ziren. [4] [5]

1998-1999 bitartean, aurkikuntza berri garrantzitsuak egin ziren. Hondeamakinek caldariumaren atzean zulatutako lubaki batek Augustoren garaian datatzea ahalbidetu zuen. Kaldarioak hipokausto sisteman erabilitako uraren hustubidea erakutsi zuen, erromatar etxe aberatsetako bainu edo logeletara beroa eramaten zuena. 62ko lurrikararen ondoren erantsitako ninfeoa edo ninfen haitzulo apingarria eskailerak dituen iturri batekin eta triklinioa ere aurkitu ziren. [6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Museo Archeologico Nazionale (Napoli). "so-called Venus in a bikini." Cir.campania.beniculturali.it. Accessed 3 October 2016.
  2. Brill’s New Pauly: Encyclopedia of the Ancient World, Volume 5, Brill Academic Publishers, 2004.
  3.  doi:10.2307/1358447..
  4.  doi:10.2307/505632..
  5.  doi:10.2307/505093..
  6.  doi:10.2307/507273..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]