Julia de León

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia de León

Bizitza
JaiotzaSanta Cruz Tenerifekoa1977ko uztailaren 23a (46 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaLa Lagunako Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta astronomoa
Enplegatzailea(k)Instituto de Astrofísica de Canarias (en) Itzuli
Instituto de Astrofísica de Canarias (en) Itzuli  (2016ko irailaren 1a -

Julia de León Cruz (Santa Cruz Tenerifekoa, 1977ko uztailaren 23a) Espainiako astronomo eta zientifikoa da, asteroideen konposizio mineralogikoan espezializatua.[1] NASAren OSIRIS-REx misio espazialean irudiak prozesatzeaz arduratzen zen taldeko kide izan zen.[2][3][4]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fisika ikasi zuen La Lagunako Unibertsitatean (1995-2000) eta Astrofisikan doktoratu zen unibertsitate berean 2009an. Doktore-tesia egiten ari zela, astronomo gisa lan egin zuen Kanarietako Astrofisika Institutuan (IAC), Europako Espazio Agentziaren (ESA) teleskopio batean, espazio-zaborra monitorizatzen (2001-2008).[2][4]

De Leonek asteroideetan espezializatu du bere ikerketa, eta, bereziki, tripulaziorik gabeko misio espazial batek "bisitatzeko" hautagai posibleen analisi konposizionalean. Helburua objektu horien gainazaleko konposizioa eta zer mineral dauden aztertzea da, azaleran islatzen den argiaren analisitik abiatuta.[5]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schelte John Bus astronomoak, Siding Spring-eko Behatokiko ikertzaileak, 3 kilometroko diametroa duen asteroide bat aurkitu zuen 1981eko otsailaren 28an. Julia de León Cruzen omenez izendatu zuten. 8324 Juliadeleon asteroidea da.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Santana, Ana. (2016-04-04). «Una astrónoma española trabaja con la NASA en busca de un primitivo asteroide» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. a b (Gaztelaniaz) Millán, Javier. (2021-04-10CEST12:50:51+02:00). «Julia de León, investigadora del Instituto Astrofísico de Canarias: “El mayor riesgo de que un asteroide nos impacte es que no están todos controlados”» Diario digital con las noticias de Teruel (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  3. (Ingelesez) «Publons.com» publons.com (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  4. a b (Gaztelaniaz) «JULIA DE LEÓN: “Conocemos muy bien la órbita de más del 90% de los asteroides que podrían provocar una catástrofe mundial si impactaran con la Tierra”» Instituto de Astrofísica de Canarias • IAC (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  5. (Gaztelaniaz) EFE. (2016-04-04). «Un astrónoma española, en busca de un primitivo asteroide» La Nueva España (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  6. «Small-Body Database Lookup» ssd.jpl.nasa.gov (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]