Julian eta Basilisa
Julian eta Basilisa | |
---|---|
Bizitza | |
Jarduerak | |
Santutegia | |
Urtarrilaren 9 |
Julian eta Basilisa santu kristauak eta martiriak dira (304an hilak). Senar-emazteen bikote izan ziren, eta tradizio batzuek Antiokiakoak izan zirela diote[1], baina martirologia katoliko berrienak Antinoen (Egipto) hildako martiriak direla dio, Dioklezianoren agintaldian, eta horregatik zehatzago ezagutzen dira Julian Antinoekoa eta Basilisa Antinoekoa izenekin.
Bikotearen biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaztetan, Julianek, kastitate-botoa eman baitzuen, ez zuen ezkondu nahi, baina gurasoek behartu zuten, eta azkenean emazte egokia aurkitu zuen, Basilisak ere asmo kasto bera baitzuen, eta beraz ezkondu ondoren ere eta bizitza osoan bere birjintasuna gorde zuten. Gainera, Basilisak emakumeentzako komentu bat sortu zuen. Julianek monje talde bat bildu eta monasterio bat sortu zuen. Bien etxea ospitale bihurtu zuten[2]. Horren ondorioz, Julian Antinoekoa Julian Ospitalegilea legendazkoarekin nahastu izan da[3], eta baita jatorri eta aroagatik, Julian Ziliziakoarekin[4].
Martiritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kondairak dio Dioklezianoaren kristauen kontrako jazarpenaren berria bikotearen hirira iritsi zenean, Basilisak errebelazioa izan zuela, bera sei hilabeteren buruan heriotza naturalez hilko zela, baina Julianek martiritza jasango zuela; eta hala gertatu omen zen[1].
Elizak Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait eliza dira Euskal Herrian santu bikote honi eskainiak:
- Andosillako eliza
- Oreitiako eliza (Gasteiz)
- Ariñizko eliza (Gasteiz)
- Aistrako baseliza (Zalduondo)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) ETF. «Santos Julián y Basilisa, mártires» El Testigo Fiel (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ Montenegro, Jesús Cantera. (1992). «Las imágenes de San Julián y Santa Basilisa en el retablo mayor de la iglesia de San Julián y Santa Basilisa de Salamanca y la polémica en torno a la titularidad de estos santos» Boletín del Seminario de Estudios de Arte y Arqueología: BSAA (58): 403–412. ISSN 0210-9573. (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fiesta San Julián de Anazarbus 16 de Marzo» El Rincón de Edy 2021-03-16 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).