Julie Bowen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julie Bowen
Julie Bowen PaleyFest 2015 (17045838362).jpg
Bizitza
Izen osoa Julie Bowen Luetkemeyer
Jaiotza Baltimore1970eko martxoaren 3a (50 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Bizilekua Beverly Hills
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Calvert School (en) Itzuli
St. George's School, Newport (en) Itzuli
Brown Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea eta ahots-aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Protestantismoa
IMDb nm0100866

Julie Bowen Luetkemeyer (Baltimore, Maryland, 1970eko martxoaren 3a) aktore estatubatuarra da. Modern Family telesailean Claire Dunphy-ren rola betetzeagatik da ezaguna baina beste telesail askotan ere hartu du parte, Lost, Ed eta Boston Legan telesailetan adibidez.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julie Boweb Baltimorren jaio zen[1] eta New Yorkeko Brown Unibertsitatean Italiar Pizkundeko ikasketak egin zituen[2] eta Florentzian ikasle gisa urtebete egin zuen[1]. Unibertsitatean ari zela Five Spot Jewel film independenteko protagonista papera bete zuen. Actor's Institute ikastetxean ikasketak burutu zituen.

Hainbat telesailetan aktore gonbidatu izan ondoren 1994an protagonista izan zen Runaway Daughters telefilmean, eta 1995ean Extreme telesilean 7 ataletan azaldu zen. Aurreneko lan garrantzitusa ER telesailean izan zuen, Carol Vessey ingeles irakaslearen papera betez[3]. 2005 eta 2007 artean Lost telesailean Sarah Shephard izan zen[4] Boston Legan telesailean parte hartzen ari zen bitartean[5]. Weeds teleaailean ere aritu zen[6].

2009an Modern Family telesailean Claire Dunphy izateko aukeratua izan zen eta ordutik horretan zentratu du aktore ibilbidea[7]. Sei urtetan jarraian Primetime Emmy Sarietarako izendapenak jaso zituen eta 2011n eta 2012an irabazlea izan zen[8]. Bi atal zuzentzera ere iritsi da, "Red Alert"[9] eta "Tree's A Crowd"[10]. 2013tik aurrera hainbat marrazki bizidunetako telesail eta filmetan ahotsa jarri du.

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bradikardia arazoak ditu eta hogei urte inguru zituenetik taupada-markagailua darama[11]. 2004ko irailaren 9an Scott Phillips inbertsorearekin ezkondu zen eta hiru haur dituzte. Azken biak bizkiak dira eta haurdun zegoela egin zuen Modern Family telesailerako castinga[12]. 2018an bikotea dibortziatu egin zen[13].

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1996 Confessions of a Sleep Addict P.J.
1996 Happy Gilmore Virginia Venit
1996 Multiplicity Robin
1997 An American Werewolf in Paris Amy Finch
2001 You're Killing Me Jamie Quinn
2001 Amy's Orgasm Nikki
2001 Venus and Mars Lisa
2001 Joe Somebody Meg Harper
2002 Stella Shorts 1998–2002 Ama Natura Laburmetraia
2005 Kids in America Principal Weller
2005 Partner(s) Katherine
2007 Sex and Death 101 Fiona Wormwood
2010 Crazy on the Outside Christy
2011 Jumping the Broom Amy
2011 Horrible Bosses Rhonda Harken
2012 Conception Tiffany
2012 Knife Fight Peaches
2013 Scooby-Doo! Mecha Mutt Menace Dr. Devon Albright Ahotsa
2014 Planes: Fire & Rescue Lil' Dipper Voice
2018 Life of the Party Marcie Strong
2020 Hubie Halloween Post-ekoizpenean

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1992 Loving Steffy
1993 Lifestories: Families in Crisis Chris Atal bakarra
1993 Class of '96 Kristie Lewis Atal bakarra
1993 Acapulco H.E.A.T. Danielle Perkins Atal bakarra
1994 Runaway Daughters Angie Gordon Telefilmea, protagonista
1994 Where Are My Children? Kirstie Telefilmea
1995 Extreme Andie McDermott 7 atal
1996 Party of Five Shelley Atal bakarra
1996 Strange Luck Leigh Anne Atal bakarra
1998 Three Amanda Webb 2 atal
1998–1999 ER Roxanne Please 9 atal
1999 The Last Man on Planet Earth Hope Chayse Telefilmea
2000 Oh Baby Nikky 2 atal
2000 Dawson's Creek Gwen izeba Atal bakarra
2000–2004 Ed Carol Vessey 83 atal
2002 Justice League Aresia (ahotsa) 2 atal
2005 Jake in Progress Brooke 4 atal
2005–2007 Lost Sarah Shephard 5 atal
2005–2008 Boston Legal Denise Bauer 50 atal
2007 Wainy Days Cheryl Atal bakarra
2008 Weeds Lisa 7 atal
2008 Law & Order: Special Victims Unit Gwen Sibert Atal bakarra
2009 True Jackson, VP Claire Underwood Atal bakarra
2009 Monk Marilyn Brody Atal bakarra
2009–2020 Modern Family Claire Dunphy Protagonista.
Zuzendaria bi ataletan
2011 Scooby-Doo! Mystery Incorporated Marion Spartan (ahotsa) Atal bakarra
2014, 2017 Family Guy Claire Dunphy / Bere burua (ahotsa) 2 atal
2016 Better Things Bere burua Atal bakarra
2017–2020 Tangled: The Series Arianna erregina (ahotsa)
2017 The Mindy Project Daisy Atal bakarra
2018 LA to Vegas Gwen (ahotsa) Atal bakarra
2019 DuckTales Lieutenant Penumbra (ahotsa) 4 atal

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Inside the Actors Studio - Season 17 - Bravo TV Official Site» web.archive.org 2011-06-14 . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  2. «Julie Bowen's modern life - baltimoresun.com» web.archive.org 2013-12-12 . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  3. (Gaztelaniaz) «Julie Bowen» www.bekia.es . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  4. (Ingelesez) «Julie Bowen» Lostpedia . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  5. (Ingelesez) «Denise Bauer» Boston Legal Wiki . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  6. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Filmografía Julie Bowen» SensaCine.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  7. (Ingelesez) «Modern Family | Claire Dunphy» USA Network 2013-08-27 . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  8. (Ingelesez) «Julie Bowen» Television Academy . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  9. Red Alert. . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  10. Tree's a Crowd. . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  11. (Ingelesez) Kennedy, Lauren Paige. «Julie Bowen: Modern Mother, Modern Family» WebMD . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  12. (Ingelesez) «Julie Bowen Welcomes Twin Boys» PEOPLE.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.
  13. «Julie Bowen Splits $25 Million in Assets with Ex-Husband Scott Phillips as They Finalize Divorce» www.msn.com . Noiz kontsultatua: 2020-08-06.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]