Julieta Szönyi
Julieta Szönyi | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Julieta Ivanca Szönyi |
Jaiotza | Timișoara, 1949ko maiatzaren 13a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2025eko apirilaren 18a (75 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia |
Familia | |
Aita | Ștefan Szönyi |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hungariera errumaniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea |
![]() ![]() |
Julieta Ivanca Szönyi, Julieta Szönyi Ghiga izenez ere ezaguna, (Timișoara, 1949ko maiatzaren 13a – 2025eko apirilaren 18a) errumaniar aktorea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ștefan Szönyi margolariaren alaba eta Anca Szönyi Thomas aktorearen ahizpa, Julieta Szönyi Timișoaran jaio zen. Lau urte zituela Bukarestera joan zen bizitzera. I. L. Caragiale Antzerki eta Zinema Unibertsitate Nazionalean lizentziatu zen.[1]
Baia Mareko antzokian debutatu zuen[2] eta gero Piteștiko antzokian eta Bukaresteko Ion Vasilescu antzokian aritu zen.[3] 1990etik erretiroa hartu arte Bukaresteko Antzoki Txikian antzeztu zuen.[3]
Zineman bete zituen paperen artean, Felix și Otilia (1972) filmeko Otilia da ospetsuena, eta telebistan, berriz, Toate pînzele sus (1977) telesail laburreko Adnana.[1][4]
1990ean Alemaniara joan zen bizitzera, baina handik gutxira Errumaniara itzuli zen.[5]
Ákos Gálfirekin ezkonduta zegoen. Leuzemiaren ondorioz hil zen 2025eko apirilaren 18an, 75 urte zituela.[6][7]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
1971 | Les Mariés de l'an Deux | Margaret Davidson, Nicolasen emaztegaia |
1972 | Felix și Otilia | Otilia |
1978 | Ecaterina Teodoroiu | Ongintzako Elkarteko kidea |
1979 | Falansterul | Catița Fanache, Teodor Diamanten laguna |
Ora zero | Rodica, Jorjen laguna | |
1981 | Alo, aterizează străbunica!... | Dantzari gaztea |
1983 | Comoara | Maria printzesa, Ambrozie Cândrieș printzearen alaba |
1984 | Mitică Popescu | Angela, bankuko langilea |
1989 | Cei care plătesc cu viața | T. andrea, moda diseinatzailea |
2019 | La Gomera | Cristiren ama |
2020 | Est - Dittatura Last Minute | Abeslaria |
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
1977 | Toate pînzele sus | Adnana | 1., 4.-6., 8.-12. ataletan |
1981 | Lumini și umbre |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Errumanieraz) Stan, Medeea. «Julieta Szönyi, actriţă: „Am plâns de ciudă când am jucat-o pe Otilia. Îmi era groază de ce avea să iasă“» Adevărul 2018-03-10 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Errumanieraz) «„Filmul e mai puternic decît teatrul“ – interviu cu actrița Julieta Szönyi» Dilema Veche 818 2019-10-24 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ a b (Errumanieraz) «O personalitate pe zi: Actrița Julieta Szönyi» Agerpres 2019-05-13 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Errumanieraz) «Julieta Szönyi» Cinemagia (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Errumanieraz) Darvari, Alex. «Actrița, care la 22 ani era „mireasa” lui Paul Belmondo, renunță la film. Dispare pentru 3 decenii» Newsweek Romania 2023-05-13 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Errumanieraz) Marinescu, Teodora. «A murit Julieta Szonyi. Actrița cunoscută pentru rolurile din „Toate pânzele sus” și „Enigma Otiliei” avea 75 de ani» Adevărul 2025-04-18 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).
- ↑ (Errumanieraz) «A murit Julieta Szönyi. Adio, Adnana! Adio, Otilia!» Cotidianul.ro 2025-04-18 (Noiz kontsultatua: 2025-04-19).