Julio II.a
Julio II.a[1] (Albissola Marina, 1443ko abenduaren 5a - Erroma, 1513ko otsailaren 21a) Eliza Katolikoko 216. aita santua izan zen 1503 eta 1513 bitartean. "Aita santu gerlaria" ezizenaz ezaguna da, bere aitasantualdiaren jarduera politiko eta militar biziaren ondorioz. Arturo Kanpionen hitzetan, Julio II.a izan zen benetan Nafarroa konkistatu zuena eta ez Albako dukea[2].

Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Giuliano della Rovere, hori baitzuen benetako izena, Sixto IV.a aita santuaren iloba zen. Osabaren ekimenez, frantziskotarrekin hezia izan zen, eta geroago La Pérouseko komentu batera bidali zuen: han goi mailako ikasketak egin zituen. 1471n, bere osaba aita santu bihurtu eta gutxira, Frantziako Carpentras herriko gotzain izendatua izan zen. Urte horretan bertan kardinal kargura igo zen. Bere osaba aita santua zela, eragin handia izaten hasi eta zortzi apezpikutza ere jaso zituen (horien artean Lausanne eta Coutancesekoak), baita Avignoneko artzapezpikutza ere. 1480an Frantziara bidali zuten legatu pontifizio, eta han lau urtez jardun zen. Hain trebetasun handia erakutsi zuen, non laster eragin handia izan zuen kolegio kardenalizioan, eta are handiagoa 1484an, bere osabaren ondorengo Inozentzio VIII.aren agintaldian.
Giulianok zenbait seme-alaba izan zituen, baina helduarora Felice della Rovere soilik iritsi zen, 1483an jaioa Julio II.ak Lucrezia Normanini erromatar aristokratarekin izan zuena. Felice jaio eta gutxira, Giulianok Lucrezia eta Bernardino de Cuspisen arteko ezkontza moldatu zuen, Giulianoren lehengusu Girolamo Basso della Rovere kardinalaren maestro di casa zena.
Heriotza eta hilobia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1505. urtean Julio II.a bere hilobi monumentala hasi zen planifikatzen, Michelangelori lana eskatuta. Hasiera batean izugarri handia izan behar zen eta San Petri basilikan egon behar zuen, baina proiektu txikiagoa egin zen azkenean, batez ere 1513an Julio hil ondoren eraldaketak ezarri zirelako.
Azkenean, San Petrin bere osaba Sixto IV.a aita santuaren ondoan ehortzi zuten, eta hilobia egin egin zen, eskala txikiagoan izan arren, monumentala eta bikaina guztiarekin, eta Della Rovere familiari lotutako San Pietro in Vincoli elizan kokatu zen. Michelangelok hilobi horretarako egindako lanetako bat da Moises eskultura ezaguna.
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guillaume d’Estouteville kardinala
- Sisto IV.a aita santua (1471)
- Julio II.a aita santua[3]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julio II.a ![]() |
- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: aita santuen izenak. .
- ↑ Azurmendi, J. 2015: "Nafarroatik Nafarroara. Epilogo gisa" in Pruden Gartzia: Nafarroako auziaz, Donostia, Elkar. 91 or.
- ↑ (Ingelesez) «Pope Julius II (Giuliano della Rovere)» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2024-05-04).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Pio III.a |
Aita Santua 1503-1513 |
Ondorengoa Leon X.a |