Julio Le Parc
| Julio Le Parc | |
|---|---|
(2019) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Julio Alcides Le Parc |
| Jaiotza | Palmira eta Mendoza, 1928ko irailaren 23a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | gaztelania |
| Heriotza | Cachan eta Paris, 2026ko maiatzaren 30a (97 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eskultorea, margolaria eta artista bisuala |
Parte-hartzailea
| |
| Lantokia(k) | Paris eta Buenos Aires |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Kidetza | Groupe de Recherche d’Art Visuel (en) |
| Mugimendua | Op arta Arte zinetikoa |
| Genero artistikoa | arte abstraktua Arte zinetikoa Op Art in America (en) |
| julioleparc.org | |
Julio Le Parc (Palmira, Mendoza probintzia, 1928ko irailaren 23a – Paris, 2026ko maiatzaren 30a) argentinar-frantziar artista, eskultore eta margolaria izan zen.
Hamahiru urterekin, amarekin eta anaiekin Buenos Airesera joan zen bizitzera, eta han arte ederretako eskolan ikasi zuen, eta abangoardiako mugimenduekiko interesa agertu zuen. 1958an Frantziako gobernuaren beka bat jaso zuen eta Parisen kokatu zen. 1960an GRAV (Groupe de Recherche d'Art Visuel/Arte Bisualaren Ikerketa Taldea) sortu zuen. 1966an bakarkako lehen erakusketa egin zuen New Yorken eta Veneziako Biurtekoaren saria jaso zuen.
1968an Frantziatik kanporatu zuten bost hilabetez, 1968ko maiatzean tailerretan parte hartu ondoren.
Op art eta arte zinetikoaren figura nabarmena izan zen. Argiarekin eta elementu mugikorrekin ere esperimentuak egin zituen.
